Eratostenesen makila - Zientzia Elkarrizketa

14
azaroa
Asteartea

Ordua

18:30

Tokia

Eureka Zientzia Museoa

Salneurria

Doan

Dibulgazio-programa honen helburua arlo honetako ikerketarik puntakoena herritarrei hurbiltzea izango da, modu egiazkoan eta publiko orokorrarentzat ulergarriagoan.

Dibulgazio-saio irekiak eta doakoak izango dira, eta 90 minutu inguruko iraupena izango dute. Bertan, hurrengo hilabetean ikusgai egongo den zeruaren deskribapen laburra egingo da. Halaber, objektu astronomiko nabarmenenak aurkeztuko dira, zientzialari herritarrek egindako astrofotografiak aztertuz. Astronomiari eta astronautikari buruzko albiste nabarmenenak komentatuko dira. Virginia García eta Eduardo Zubia, Aranzadi Zientzia Elkarteko Astronomia Saileko kideak, arduratuko dira proiektu hau gauzatzeazGainera, ikertzaileak gonbidatuko dira beren lanei buruz hitz egiteko.

Saioak streaming bidez emango dira eta Youtuben grabatu eta eskeiniko dira, ondoren ikusi nahi dituenarentzat.

AZAROAK 14 EGITARAUA

Hileko elkarrizketa: Bittor Zabalegi

Astrofotografoa da eta bere proiektuei buruz hitz egingo dugu, Norvegiako aurora borealekin hasi zenetik, Badajozen Far Light Team taldeko kideekin urrutiko behatoki bat martxan jarri arte.

Hileko berriak:

Aurreko saioetan aztertu ditugun berrien bilakaera errepasatuko dugu, hala nola Bennu asteroidearen laginak Lurrera itzultzea, edo James Webb teleskopioak lehen galaxiak aztertzea.