Biografia
Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolamenduaren goi mailako teknikaria eta Ingurumen Zientzietan graduatua. Basozain gisa dihardu lanean Bizkaian. Arabako Natur Institutuak kudeatzen duen Xabier de Arizaga herbario digitalaren kolaboratzailea da. Oñatiko herrigunetik hurbil dauden hariztien landaretza inbentarioak egin ditu. Udalerri berean, zumar zaharrak bilatu eta karakterizatzeko proiektua koordinatu du, zumardiei lotutako Satyrium w-album tximeletaren populazioak bilatuz. Erebia epiphron eta Erebia euryale tximeleta urriak bizi diren mendiko larreak aztertzen ditu. Beti adi Euskal Herrian landare mehatxatu edo urrien bila, aurkikuntza interesgarrienak argitaratuz. Fauna talde ezberdinen (ornogabeak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak, etab.) ikerketa lanetan ere parte hartzen du.
Ibilbidea
- 2012
Natura eta paisaia baliabideen kudeaketa eta antolamenduaren goi mailako zikloa amaitzen du Murgian (Araba). - 2015
Basozain ibilbidea hasten du, Aizkorri mendikatean. - 2016
Ingurumen Zientzietan graduatzen da EHU/UPV unibertsitatean. - 2018
Gipuzkoarako 5 landare berrien aurkikuntzaren argitalpena.