
Kostako habitat lehorren jarraipena

Euskal Autonomia Erkidegoko kostako flora babesten
Botanika / Habitaten jarraipena eta kontserbazioa
Abian
Europar batasunaren intereseko diren kostako habitat lehortarren ezagutza handitzeko helburua daukagu, eta horretarako bertako habitat natural eta erdinaturalen ikerketan egiten dugu lan. Horretaz gain, EAE mailan habitat hauen kontserbazio egoera zehazteko jarraipen sistema garatu dugu. Estuarioak, padurak, dunak, itsaslabarrak eta kostako txilardiak sartzen dira jarraipen sisteman eta zehazki 12 habitatetan sailkatzen dira.
Habitat horiek ikertzeko 95 laginketa unitate definitu dira zeinetan kasuan kasuko parametroak neurtu diren: landaredia, presioak, mehatxuak, kontserbazio ekintzak... Informazio guztiarekin eta habitaten banaketaren eguneraketarekin habitaten kontserbazio egoera zehaztu ahal izango da 2018-2024 seiurterako, Europar Batasunak eskatu bezala.