Zientzialekuak

29
abuztua
Astelehena
2
iraila
Ostirala

Ordua

Tokia

Elosu Auzoa, Bergara

Edukiera

30 pertsona

Salneurria

300€

Zientzialekuak

Bigarren txanda: Abuztuaren 29tik irailaren 3ra

Izen emate data: Abuztuaren 12a arte

Izen emateak: 943466142

Izen-ematearen hurrenkeraren arabera osatuko dirazerrendak. 15 pertsonako bi talde osatuko dira, 30 plaza guztira. Aranzadi Zientzia Elkartearen autobus bat irtengo da eta izena emandakoak Aterpetxera eramango ditu.

Prezioa: 300 €

Aranzadi Zientzia Elkartean ondare naturala eta kulturala ikertzen, kudeatzen eta gizarteratzen dugu. Hori dena kontuan hartuta, udaleku hauetan, bost egunen zehar Bergarako Elosu auzoaren inguruko mendiak ezagutuko ditugu. Aranzadiko ikertzaileekin zientziaren hainbat alor landuko ditugu.
Horrela, landare, anfibio eta narrasti eta beste intsektu batzuk identifikatzen ikasiko dugu. Zerua bereizten ikasiko dugu eta Elosu-Plazentzia estazio megalitikoa deskubrituko dugu. Azkenik, Geoparkean egongo gara eta gure planetaren historia errepasatuko dugu. Udalekuak 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dira, zientzia, natura eta historiarekiko interes, sentsibilitate eta jakin-min berezia dutenentzat.

Interesa duten gazteek egun horietan landuko diren diziplinekin lotutako lan bat bidali beharko dute aranzadi@aranzadi.eus helbidera: ornitologia (hegaztiak), botanika (landareak), entomologia (intsektuak), astronomia, geologia eta historiaurrea.

Bidali beharreko lana marrazki bat, ipuin bat, edozein formatutan egin daitekeen ikerketa-proiektu bat izan daiteke, eta gure aditu zientifikoek baloratuko dute.

LIBURUXKAREN INFORMAZIOA