1330, Lazkao. Lazkaotarren gotorlekuaren aurkako erasoa: Nafarroako erregeak, Beltran Ibañez Gebararen laguntzaz, Lazkaotarren gotorlekua erasotu zuen, Nafarroako mugetan egindako lapurketak zigortzeko.
1332, Hernani. Hernaniko setioa: Beltran Ibañez Gebarak bere etsai oinaztarrak Hernanin setiatu zituen. Gebaratarra laguntzeko, Nafarroako erregeak 300 bat gizon bidali zituen: “ata tanto que fuesse destruyda e quemada la dicha villa...”. Azcarate
1330, Segura.Seguraren aurkako erasoa: Burundan eta Aranatzen egindako lapurretengatik Lazkao leinukoak zigortzeko asmoz, nafarrek Segura eraso zuten.
1321, Beotibar. Nafarroako gobernadoreak Gorritiko gaztelua eraso zutenak zigortzeko asmoz bidalitako osteak Beotibarreko gaztazka galdu egin zuen.
1448, Zizurkil. Donemiliagako dorretxearen setioa: Ganboatarrek Donemiliagako dorrea eraso zuten. Unzuetarren, Juan Lopez Lazkoren eta Urtubiako jaunaren indarrek setioa altxatu eta ganboatarrak garaitu zituzten.
1447, Berastegi. Berastegiko Dorretxearen setioa: Ladron Balda, Pedro Ortiz Zarautz eta Martin Sanchez Iraetak, -Ganboatarrak- Berastegiko etxea eraso zuten. Berastegiko jaunak Joan Lopez Lazkaoren eta Oinatz, Butroe eta Mujikatar leinuen laguntza jaso zuen: “e muertos muchos dellos e morio alli Martin de Micolalde e otros CXL (140) omes e prendieron en vna Yglesia que se ençerraron de los Gamboanos CC (200) omes e dexaronlos yr en saluo dexando todas las armas e tomaronles vna grande lombarda”. Salazar
1420, Lazkao. Joan Lopez Lazkaoren dorretxearen aurkako erasoa: Ganboatarrek, Fernando Ganboa eta Ladron Balda buru zituztelarik, Juan Lopez Lazkaoren gotorlekua eraso zuten. Hasiera batean erraz garaitu baziren ere, etxerako bueltan Juan Lopez Igartzak jarritako zeladan erori ziren: “e quemaron la casa de Lescano e salto Juan Lopes de Lescano de la cama en camison por vna ventana al rio...e asi escapo de la muerte...e degollaron a Martin Lopes su hermano en los braços de su madre, que era de XII años, e tornandose a donde aviuan salido...e llegando sobre Aspeytia, saliolo al traves Juan Lopes Ygarça con su parientes, e mataron a Furtuno de Valda hermano de Ladron de Valda,e otros muchos con el, e manera que antes que llegase en su tierra dexaron muertos CL (150) omes, e todas las armas, e asemilas...”. Salazar
1420, Eibar: Lope Unzueta oinaztarraren etxea erreta: Fernando Ganboaren erasoaren ondorioz. Etxearekin batera, barruan zeuden hamabi lagunak ere erre zituzten: “de noche con la luna e quemaron la casa de Vnçueta e dose omes en ella, ca era de madera, e tornaronse a su tierra...”. Salazar
1422, Eibar: Lope Unzueta oinaztarraren etxea erreta: Oraingo honetan, Unzuetakoak, Gonzalo Gomez Butroe eta Juan Mujikaren laguntza izan zuen. Hauek, Ganboatarrek, Korregidorearekin eta Debako prebostearekin osatutako aliantza garaitu zuten. Gainera, Debako prebostea hil zuten. Hildakoaren semeak mendekua hartu eta zenbait Butroe hil zituen Bakion: “con quatro grandes pinaças de remos e desenbarcaron en vna aluorada en Vaquio e mataron a (...) fasta dies omes (...) e enbarcaron en sus pinaças e fueron a Deua donde eran venidos...”. Salazar
1319, Usurbil: Martin Lopez Murua oinaztarraren heriotza: “Martin Lopes de Murua que era mayor del vando de Ones valia mucho e levantaronse contra el todos los Gamboynos e ovieron grandes omeçidas e pelearon en el vado de Usuruil que es arriba de Orio e pasando Martin Lopes en su cavallo fue ferido de vna saeta por la cabeça e cayo muerto...”. Salazar
1447, Legazpi: Butroe eta Oinatzek Oñatiko jauna garaitu zuten.
1369, Lapurdi: Pedro Lopez Muruak, Amezketako jaunak, Beltze Ezpeleta hil zuen buruz buruko batean. “e tomando seguro de anbas las partes, entraron en vn llano e mato Pedro Lopes [Amezketa] aquel Velche de Espeleta, en vengança de la muerte de su suegro [Senpereko jauna] e de otras muertes que entre ellos se fizieron...”. Fernandez de Larrea
1420, Loiola, Beasain: Lazkaotarrak (Oñaztarrak), Baldatarrekin (Ganboatarrak) aliatuz, Loiolako dorrea eraso zuten: “Juan Lopes de Lescano (...) fizo su compañia con Ladron de Valda, su enemigo, e çercaron ambos la casa de Loyola, e pusole la lombarda, e no le podiendo tomar porque era rezia pared fueron sobre la casa de Yarça e derribaronla e ovieron muchas muertes e omeçidas...”.
1317, Azkoitia. Juan Martinez Oinatzek Juan Martinez Balda eta honen semea hil zituen. Baldatarren etxea txikitu zuen.
1448, Arrasateko sutea: Ganboatarrek, Pedro Belez Gebarak, Pedro Abendañok, eta Martin Ruiz Ganboak buru zituztelarik, Gomez Gonzalez Butroe eta Juan Lopez Lazkao Arrasaten setiotu ondoren hiribildua erre zuten: "venieron Martin Roys de Ganboa (...) e todo el poder de los Gamboanos e don Pedro Velas de Guebara, que no era entrado, e veyendo que no lo podian tomar por armas pegaron fuego a la villa e salieron fuera a esperarlo [Gomez Gonzalez Butroe harrapatu nahian]...". Salazar
1446, Zumarraga eta Azkoitiko borrokak: Juan Lopez Lazkaok Baldatarrak (Ganboaren aldekoak) Zumarragan garaitu zituen: “obieron vna pelea estos Juan Lopes de Lescano e Ladron de Valda, que ya eran partidos e contrarios en Çumarraga, estando ayuntados e asonados muchas gentes de Ones e Gamboa e fue vençido el dicho Ladron de Valda e los Ganuoynos e morieron LXX (70) omes dellos”. Ondorioz, oinaztarrek Azkoitia erre zuten. "e quemaron la villa de Escoytia que era del vando del dicho Ladron de Valda". Salazar
1448-49, Segura: Lazkaotarrak Segurako hiribilduan bertan dorretxe bat eraikitzen saiatu ziren. Ateak puskatu eta, kontzejuaren borondatearen aurka, hiribilduan sartu egin ziren. Segurak Gaztelako Juan II erregearen laguntza jaso zuen.
1423, Arrasate, Leintz bailara: Gebarako Jaunaren altxamenduak Leintz bailaran eta Arrasaten. Fernan Perez Aiala eta Otsoa Salazar Pedro Belez Gebara laguntzara agertu ziren.
1351, Gaskoina: Nafarroako Karlos II.ak soldaduak bidali zituen Gaskoinara. Gerlari hauen artean gipuzkoar leinuetako buruak agertzen ziren: Lope Garcia Murua –Lazkaoko jauna-, Otxoa Martinez Berastegi eta Beltran Belez Gebara –Oñatiko jauna-, beste batzuen artean.
1353, Normandia: Nafarroako Karlos II.ak gipuzkoarrak bidaliko zituen Normandiako bere gotorlekuak defendatzeko (Martin Lopez Muruaren semeak, adibidez).
1369, Agurain: Nafarroako erregea traizionatuz, Oñatiko jaunak -Beltran Belez Gebarak- Agurain Gaztelako erregearen izenean hartu zuen,: "se alço con el logar et echo fuera a las gentes del dicho seynnor rey [Nafarroakoa] et fezo guerra contra el dicho seynor rey...". Fernandez de Larrea
1376, Albania: Nafarroako Karlos II.ak Albania konkistatzeko asmoz espedizioa bidali zuen. Juan Santxez Urkiolaren laguntza izan zuen.
1474-1479. Gazteluko gerra zibilean, Loiolak eta Lazkaok Isabel erreginagaiaren alde jardun zuten.
ikusi Seguraren aurkako erasotzaileak
1413-1423: Lapurdi: Lapurdin, Oiartzun eta Bortzirietan etengabeko borraldiak. Alzateko jaunak Oiartzungo Ugartearrak garaitu zituen. Gero, Alzate-Ganboa eta Amezketa-Senpere sartu ziren lehia gorrian. “En 1413 estalló la guerra entre los Amézqueta-Saint Pée y el linaje navarro de los Alzate y la rama de los Gamboa instalada en la comarca de Oyarzun. El conflicto se prolongó al menos hasta 1424, cuando las luchas entre los Amézqueta-Saint Pée y los Alzate parece que se recrudeciron. En el mismo 1413, los citados Gamboa habían derrotado a otro linaje de la zona, los Ugarte, aunque no sin sufrir bajas de consideración”. Fernande de Larrea.

"e fueron desvaratados los Gamboinos, e morio alli aquel Ferrando de Gamboa, e muchos de los suyos, e seguieronlos en el alcançe fasta el rio que viene a Sant Juan de Lus, e afogaronse muchos en el, que estava creçida la mar..." Salazar