| Hiri Moduan Bilduak Atal honetan HIRIBILDU hitzaren eta ideiaren esanahiak 
        agertu nahi izan ditugu. - Hasteko, ezinbestekoa egiten zaigu hiribilduen aurreko Gipuzkoa zirriborratzea, 
        hauek sortutako aldaketak hobeto ulertu ahal izateko.
 - Gero, hiribilduak gizartea antolatzeko modua diren heinean, hauen ezaugarri 
        nagusiak aurkezten dira, barne-antolamendua eta, batez ere, hirigintza 
        arloak azpimarratuz. Izan ere, berezko legeak eta itxura fisikoa hirietako 
        ezaugarri nagusienetakoak ditugu. Bizilekuak finkatzeko irizpideak komentatu 
        eta gure hirietako kaleetan gorde diren Erdi Aroko osagai batzuk erakusteaz 
        gain, Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatutako indusketa batzuetan berreskuratu 
        diren sasoi bereko aztarna harrigarriak aurkezten ditugu.
 - Azkenik, hirietako gizartearen arrakastari buruzko hausnarketa xume 
        batzuk plazaratzen ditugu.
 |