| Hiribilduak Botere-Gune Hiribilduek bere gizarte-eredua garatu ahala, beste 
        bizimodu ahaltsu bati egin behar izan zioten aurre: Ahaide Nagusiek bultzatzen 
        zuten bizimoduari, alegia. Gatazka honen ondorioz hiribilduak garaile 
        atera zirela esan dezakegu. Hiriek abiatutako elkarlanaren lekukotasun 
        ugari gorde dira, horietako asko Gipuzkoako Artxibategi Orokorrean. Hemen 
        hauetako eredu batzuk proposatzen ditugu. |