“Zuri” Urdaibain jaiotako arrano arrantzale albinoa hil da

2021/06/05

Urdaibain egun batzuk lehenago jaiotako “Zuri” Arrano arrantzale albinoak ezin izan du bizirik iraun.

Hiru txiten artean txikiena izatearen erronkarekin jaio zen, honez gain, gurasoek ematen zioten elikagaia lortzeko ikusmen-zailtasunak zituela agerikoa zen.

Une oro, Landa arrano arrabntzale emeak txitarik osasuntsuenak elikatzeari eman dio lehentasuna, txitaldia bideragarria izan zedin.

Naturan gertatu ohi den zerbait da, hautespen naturala, bizitzaren zikloaren beste osagai bat.

ZUZENEKO KAMARA

Gainera zuzeneko honetan azken 12 ordutan gertatu dena ikusi ahal izango dugu edozein unetan atzera eginez.

 

 

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net