Botanika Piriniotar-Kantabriarraren Nazioarteko XI. Biltzarra

Aurkezpena

Aurten Nafarroako Bertizko Jaurerria Natur Parkeak hartuko du Bagnéres de Luchonen lekukoa Flora Kantabriar-Piriniarraren Nazioarteko XI. Biltzarra antolatzeko, zeinetara guztiak gonbidatuak zaudeten.

Biltzarraren XI. edizio honek Aranzadi Zientzia elkartearen laguntza izango du idazkaritzako lanak aurrera eramateko eta 2016ko uztailaren 4, 5 eta 6an izango da Bertizko Jaurerria Natur Parkean. Ahozko zein poster formatuko komunikazioak aurkeztu ahal izango dira eta horiek Mendizerra hauetako botanikarekin erlazionatutako diziplina guztiak lantzen dituztenak izango dira: floristika, taxonomia, landaredia, ekologia, kontserbazioa, egokitzapenak, etab.

Web orri honetan parte-hartzeko informazio guztia aurkitu ahal izango duzue, baita edozein zalantza edo proposamen planteatzeko helbide elektronikoa ere.

Kontuan izan ahozko zein poster formatuko komunikazio proposamenak 2016ko ekainaren 3a baino lehen bidali beharko direla.

Bertizen ikusiko gara!

Botanika Piriniotar-Kantabriarraen Nazioarteko XI. Biltzarraren Idazkaritza