7AHPGG

Izen-ematea

Izen-emateak 2012ko ekainaren 20ra arte ahal izango dira.

Izena emateko, alta eman behar da orrialde honen beheko aldean, ezkerrean, agertzen den loturaren bitartez. "Kontua sortu". Hori egin eta gero, zure kontu pertsonala sortuko da; kontu horren bidez, zure izen-ematea zer egoeratan dagoen jakin ahal izango duzu, eta zure jakinarazpenaren laburpena bidali, dagokion batzorde zientifikoak ebalua dezan.

Izen-emateak 200 €-ko kostua izango du. ARANZADIKO kideek, ikasleek eta bekadunek kostu murriztua izango dute: 100 €. Kuota murriztu hori eskuratzeko ezinbestekoa da ikasle edo bekadun izatea egiaztatuko duen ziurtagiri bat atxikitzea.

Prezio honetan "coffee break" eta hamaiketakoa ere barne hartzen du (Ekainaren 25etik 29ra biak barne).

Ordaintzeko kreditu-txartelaren bidez egindo da, zure kontu pertsonaletik, edo bertela Aranzadi Zientzia Elkartearen kontura banku-transferentzia egingo da:

Banku-transferentzian honako datu hauek adierazi beharko dira:

Izen-ematea Biltzarrean bertan eginez gero, 250 eta 150 € ordaindu beharko dute eskubiduz hurrenez hurren, ikasleek eta ARANZADIko kideek 150 € eta gainerakoal 250 €.

Ordainketaren egiaztagiria (+034) 943 455811 zenbakira bidali behar da faxez, edota imanso@aranzadi-zientziak.org helbidera posta elektronikoz.

Idazkaritza teknikoa

Biltzarra egiten den egunetan, idazkaritza teknikoa "Ignacio María Barriola" eraikinean egongo da, biltzarraren egoitzan, hain zuzen.

Aurkezpenak areto bakoitzean entregatuko dira, saioak hasi aurretik.