XVIII. Hegaztien Eraztunketa Zientifikoaren Kongresua

Aurkezpena

Eraztunketa hegaztiak markatu eta jarraitzeko erabiltzen den tresna bat da. Banako bakoitza desberdintzea baimentzen duen teknika honi esker, hegaztien mugimendu eta migrazioari, biziraupenari, ugalketari, etab.-i buruzko ikerketak egin daitezke. Ikerketa hauek hegaztien biologiari buruzko ezagutza emendatzeko ezinbestekoak dira eta gainera, hegaztien kontserbaziorako behar den informazio erabilgarria ematen dute.

Hegazti Eraztunketa Zientifikoari buruzko Kongresua 1980 urtean hasi zen ospatzen eta ordutik bi urtetik behin Espainiako leku desberdinetan ospatzen da. Tailerrak, panelak, mahai-inguruak, etab. eginez, Kongresuak eraztunle kolektiboaren topaketa ahalbidetzea eta ezagutza elkartrukerako foro bat antolatzea du helburu nagusi.

Hegazti Eraztunketa Zientifikoari buruzko Kongresua Espainiako Ornitologia Elkartearen (SEO/Birdlife) barne dagoen Hegazti Migrazio Zentroaren babespean antolatzen da. 2013ko edizioan, bere historian lehen aldiz, Kongresua Aranzadi Zientzia Elkartearekin batera antolatzen da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Eraztuntze Bulegoa estatu mailan hegazti eraztunketari dagokiola aitzindaria da.

2013ko Kongresuko aztergai nagusiak hezeguneak izanen dira. Honen bidez ingurune mota honetan burututako ikerketen emaitzen hedapena sustatzeko foro espezifiko bat sortu nahi da, ikerketak eguneratzearekin batera. Gainera, munduan mehatxatuenen artean dauden ingurune mota hauetan ikerketak egiteak eta beren kontserbazioak duten garrantzia nabarmendu nahi dira.

Ongietorriak Donostian ospatuko den XVIII. Eraztunketa Zientifikoari buruzko Kongresura. Antolatze Batzordeko zein Batzorde Zientifikoko kideek, Kongresu honetako edukiak eta hiriak duen aisiarako eskaintza zabala zuen gustukoa izatea espero dugu.