XVIII. Hegaztien Eraztunketa Zientifikoaren Kongresua

Izen-ematea

Web-orriaren bidez izena emateko azkeneko eguna 2013ko irailaren 30 izanen da. Egun honetatik aurrera izena Kongresuan bertan bakarrik eman ahal izango da.

Izena eman ahal izateko, horri honetako behealdean, ezkerraldean dagoen "Kontua sortu"-ren gainean sakatu behar da. Honen ostean, kontu pertsonal bat sortuko da; honen bidez zure izen ematearen egoera zein den ikus dezakezu eta Batzorde Zientifikoak ebaluatu dezan zure komunikazioaren laburpena bidal dezakezu.

Izena emateko 60€ ordaindu behar dira. Ikasle, bekadun eta langabetuentzako prezio beheratua 40€-koa da. Beherapen honen onuradun izateko ikaslea, bekadun edo langabea zarela frogatzen duen agiria bidaltzea derrigorrezkoa da.

Ordainketa honek atsedenaldietako kafea eta jana eta bazkaria (azaroaren 1 eta 2koa) barneratzen ditu.

Ordainketa Aranzadi Zientzia Elkarteko kontuan, banku transferentzia bidez eginen da:

Banku transferentziaren azalpenean datu hauek jarri behar dira:

Kongresuaren bertan izena ematen dutenek 60€ edo 80€ ordaindu beharko dituzte, ikasle, bekadun edo langabea direnentzat eta ez direnentzat, hurrenez hurren.

Ordainketa ziurtagiria faxez (+034) 943 455811 edo korreo elektroniko bidez imanso@aranzadi-zientziak.org helbidera bidali behar da. Izen-ematea ziurtagiri hau bidali arte ez da baliozkoa izanen.

Idazkaritza teknikoa

Kongresua ospatzen den bitartean, idazkaritza teknikoa Kongresuko egoitza izanen den "Ignacio María Barriola" Eraikinean egonen da.

Aurkezpenak saio bakoitzaren hasieran dagokion aretoan entregatuko dira.