Terminoak eta baldintzak
1. Lege informazioa
Honako xedapen hauek Aranzadi Zientzi Elkarteak erabiltzaileen esku jartzen duen Interneteko webgune honetako (aurrerantzean, “webguneko”) zerbitzuaren erabilera arautzen dute.
Honako hau da Aranzadi Zientzi Elkartearen helbidea: Zorroagagaina kalea 11 E, 20014, Donostia, Gipuzkoa, Espainia. Telefono zenbakia 943 466 142 da, eta fax zenbakia, berriz, 943 455 811. IFKren zenbakia, azkenik, G-20059135 da.
Webgunea erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzaile bihurtzen da (aurrerantzean, “erabiltzailea”), eta honako lege ohar honetako baldintza guztiak onartzea dakar horrek. Webgunearen zerbitzua erabiltzailea webgunera konektatuta dagoen tartera lerratzen da eta, hortaz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du honako lege ohar hau webgunea erabili nahi duen bakoitzean, lege oharra eta bertako erabilera baldintzak aldatu egin litezkeelako.
2. Jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideak
Webgune honetako eduki guztiak, hau da, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, estekak eta ikus-entzunezko bestelako edukiak, baita euren diseinu grafikoa eta iturburu kodeak ere (aurrerantzean, “edukia”) Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira. Hortaz, ezin uler daiteke erabiltzaileari edukiak ustiatzeko inolako eskubiderik lagatzen zaionik webgunea egokiro erabiltzeko ezinbestekoak baino harago.
Marken, izen komertzialen eta ikur bereizgarrien titularrak Aranzadi Zientzi Elkartea edo hirugarrenak dira. Hortaz, ezin uler daiteke webgunean sartzeak marka, izen komertzial eta ikur bereizgarri horien gaineko inolako eskubiderik ematen duenik.
3. Webgunea erabiltzeko baldintzak
A.- Erabilerari buruzkoa
Legediarekin eta honako lege ohar honekin bat, erabiltzaileak egokiro erabili behar du webgunea. Eginbehar hori ez betetzearen ondorioz, kalterik edo galerarik badago, erabiltzaileak du erantzukizuna Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen aurrean.
Guztiz galarazita dago webgunea Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen ondasunei edo interesei kalte egiteko erabiltzea, baita sareak, zerbitzariak eta gainerako ekipamendu informatikoa (hardware-a) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software-a) bestela gainkargatu, kalte egin edo erabilgaitz bihurtzeko erabiltzea ere.
B.- Edukiari buruzkoa
Erabiltzaileak edukiak legediarekin eta honako lege ohar honekin bat, baita, lehenengo atalean xedatutakoarekin bat, aplika litezkeen gainerako baldintzekin, araudiekin eta argibideekin bat erabiliko dituela agintzen du.
Indarrean dagoen araudiarekin bat, erabiltzaileak ezin du honelakorik egin:
- Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskuragarri jarri, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo aldatzea, legediak baimentzen duenean edo Aranzadi Zientzi Elkarteak edo edukiak ustiatzeko eskubidearen jabeak berariaz onartzen duenean izan ezik.
- Jabetza intelektualaren alorrean indarrean dagoen legediarekin bat, software edo datu basetzat har daitezkeen edukiak norberarentzat erreproduzitu edo kopiatzea, ezta jendaurrean jakinarazi edo hirugarrenen esku jartzea ere, erabiltzaileak edo hirugarrenak edukiak erreproduzitu behar baditu betiere.
- Webgunea osatzen duten eduki guztiak edo haien zati handi bat eta Aranzadi Zientzi Elkarteak erabiltzaileen esku jartzen dituen datu baseak erauzi edota berriro erebiltzea.
C.- Datuak biltzeko formularioari buruzkoa
Erabiltzaileak webguneko formularioen bitartez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Hori dela-eta, erabiltzaileak ematen dituen datu guztien egiazkotasuna bermatu behar du eta Aranzadi Zientzi Elkarteari ematen dion informazioa gaurkotu behar du, erabiltzailearen egoera errealaren araberakoa izan dadin betiere. Betiere, erabiltzaileak du egiten dituen adierazpen faltsuen edo okerren eta ematen duen informazioaren ondorioz Aranzadi Zientzi Elkarteari edo hirugarrenei eragiten dien kaltearen erantzukizuna.
4. Erantzukizuna kanpo gelditzea
A.- Zerbitzuena
Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du birusik edo bestelako programa edo sistema kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko betebeharra, eta erabiltzaileak izan behar ditu eskura programa informatiko kaltegarriak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak.
Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du webgunea erabiltzeak erabiltzaileen edo hirugarrenen tresneria informatikoari eragindako kalteen erantzukizuna.
B.- Webgunearen erabilgarritasunarena
Webgunera sartzeko, beharrezkoa da hirugarrenen zerbitzuak eta hornidura izatea, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne. Telekomunikazio sare horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dira Aranzadi Zientzi Elkartearen ardura eta, hortaz, webgunearen bitartez emandako zerbitzuak eten edo bertan behera gera daitezke, edo erabiltzaileek ez erabiltzeko moduan izan.
Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du erabiltzaileari eragindako kalteen eta galeren erantzukizuna, kalte eta galera horiek telekomunikazio sareen akatsen edo deskonexioen ondorio badira, eta akats edo deskonexio horiek webguneko zerbitzua eten edo bertan behera geratzea eragiten badute zerbitzua ematen den bitartean edo aurretik.