Lege aipamena

1. Lege informazioa

Honako xedapen hauek Aranzadi Zientzi Elkarteak erabiltzaileen esku jartzen duen Interneteko webgune honetako (aurrerantzean, “webguneko”) zerbitzuaren erabilera arautzen dute.

Honako hau da Aranzadi Zientzi Elkartearen helbidea: Zorroagagaina kalea 11 E, 20014, Donostia, Gipuzkoa, Espainia. Telefono zenbakia 943 466 142 da, eta fax zenbakia, berriz, 943 455 811. IFKren zenbakia, azkenik, G-20059135 da.

Webgunea erabiltzen duen pertsona webgunearen erabiltzaile bihurtzen da (aurrerantzean, “erabiltzailea”), eta honako lege ohar honetako baldintza guztiak onartzea dakar horrek. Webgunearen zerbitzua erabiltzailea webgunera konektatuta dagoen tartera lerratzen da eta, hortaz, erabiltzaileak arretaz irakurri behar du honako lege ohar hau webgunea erabili nahi duen bakoitzean, lege oharra eta bertako erabilera baldintzak aldatu egin litezkeelako.

2. Jabetza intelektualerako eta industrialerako eskubideak

Webgune honetako eduki guztiak, hau da, testuak, argazkiak, grafikoak, irudiak, ikonoak, estekak eta ikus-entzunezko bestelako edukiak, baita euren diseinu grafikoa eta iturburu kodeak ere (aurrerantzean, “edukia”) Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen jabetza intelektuala dira. Hortaz, ezin uler daiteke erabiltzaileari edukiak ustiatzeko inolako eskubiderik lagatzen zaionik webgunea egokiro erabiltzeko ezinbestekoak baino harago.

Marken, izen komertzialen eta ikur bereizgarrien titularrak Aranzadi Zientzi Elkartea edo hirugarrenak dira. Hortaz, ezin uler daiteke webgunean sartzeak marka, izen komertzial eta ikur bereizgarri horien gaineko inolako eskubiderik ematen duenik.

3. Webgunea erabiltzeko baldintzak

A.- Erabilerari buruzkoa

Legediarekin eta honako lege ohar honekin bat, erabiltzaileak egokiro erabili behar du webgunea. Eginbehar hori ez betetzearen ondorioz, kalterik edo galerarik badago, erabiltzaileak du erantzukizuna Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen aurrean.

Guztiz galarazita dago webgunea Aranzadi Zientzi Elkartearen edo hirugarrenen ondasunei edo interesei kalte egiteko erabiltzea, baita sareak, zerbitzariak eta gainerako ekipamendu informatikoa (hardware-a) edo produktu eta aplikazio informatikoak (software-a) bestela gainkargatu, kalte egin edo erabilgaitz bihurtzeko erabiltzea ere.

B.- Edukiari buruzkoa

Erabiltzaileak edukiak legediarekin eta honako lege ohar honekin bat, baita, lehenengo atalean xedatutakoarekin bat, aplika litezkeen gainerako baldintzekin, araudiekin eta argibideekin bat erabiliko dituela agintzen du.

Indarrean dagoen araudiarekin bat, erabiltzaileak ezin du honelakorik egin:

  • Edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eskuragarri jarri, jendaurrean jakinarazi, eraldatu edo aldatzea, legediak baimentzen duenean edo Aranzadi Zientzi Elkarteak edo edukiak ustiatzeko eskubidearen jabeak berariaz onartzen duenean izan ezik.
  • Jabetza intelektualaren alorrean indarrean dagoen legediarekin bat, software edo datu basetzat har daitezkeen edukiak norberarentzat erreproduzitu edo kopiatzea, ezta jendaurrean jakinarazi edo hirugarrenen esku jartzea ere, erabiltzaileak edo hirugarrenak edukiak erreproduzitu behar baditu betiere.
  • Webgunea osatzen duten eduki guztiak edo haien zati handi bat eta Aranzadi Zientzi Elkarteak erabiltzaileen esku jartzen dituen datu baseak erauzi edota berriro erebiltzea.

C.- Datuak biltzeko formularioari buruzkoa

Erabiltzaileak webguneko formularioen bitartez ematen duen informazio guztiak egiazkoa izan behar du. Hori dela-eta, erabiltzaileak ematen dituen datu guztien egiazkotasuna bermatu behar du eta Aranzadi Zientzi Elkarteari ematen dion informazioa gaurkotu behar du, erabiltzailearen egoera errealaren araberakoa izan dadin betiere. Betiere, erabiltzaileak du egiten dituen adierazpen faltsuen edo okerren eta ematen duen informazioaren ondorioz Aranzadi Zientzi Elkarteari edo hirugarrenei eragiten dien kaltearen erantzukizuna.

4. Erantzukizuna kanpo gelditzea

A.- Zerbitzuena

Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du birusik edo bestelako programa edo sistema kaltegarririk ez dagoela kontrolatzeko betebeharra, eta erabiltzaileak izan behar ditu eskura programa informatiko kaltegarriak antzeman eta desinfektatzeko tresna egokiak.

Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du webgunea erabiltzeak erabiltzaileen edo hirugarrenen tresneria informatikoari eragindako kalteen erantzukizuna.

B.- Webgunearen erabilgarritasunarena

Webgunera sartzeko, beharrezkoa da hirugarrenen zerbitzuak eta hornidura izatea, telekomunikazio sareen bidezko garraioa barne. Telekomunikazio sare horien fidagarritasuna, kalitatea, jarraitutasuna eta funtzionamendua ez dira Aranzadi Zientzi Elkartearen ardura eta, hortaz, webgunearen bitartez emandako zerbitzuak eten edo bertan behera gera daitezke, edo erabiltzaileek ez erabiltzeko moduan izan.

Aranzadi Zientzi Elkarteak ez du erabiltzaileari eragindako kalteen eta galeren erantzukizuna, kalte eta galera horiek telekomunikazio sareen akatsen edo deskonexioen ondorio badira, eta akats edo deskonexio horiek webguneko zerbitzua eten edo bertan behera geratzea eragiten badute zerbitzua ematen den bitartean edo aurretik.

5. Datu pertsonalen babesa

Hainbatetan, erabiltzaileak zenbait datu pertsonal eman liezaioke enpresari, eta enpresak automatikoki administra lezake. Hori dela-eta, datuen titularrak berariazko baimena ematen dio Aranzadi Zientzi Elkarteari emandako datu pertsonalak informatikoki tratatu eta datu basean sartzeko.

Titularrak Aranzadi Zientzi Elkartearen datu baseetan dauden bere datu pertsonalak eskuratu, zuzendu eta bertan behera uzteko eskubidea du, baita haien aurka egotekoa ere.

Eskubide horiek Aranzadi Zientzi Elkartearekiko edozein komunikabideren bitartez erabil ditzake (helbidea: Zorroagagaina kalea 11 E, 20014, Donostia).

Halaber, emandako datu pertsonalak aurrez aipatutako beharrei erantzuteko beharrezkoak diren hirugarren enpresei emateko baimena ematen dio Aranzadi Zientzi Elkarteari.

Datu pertsonalak guztiz babestuta daude, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoarekin bat.

Datuak biltzeko formularioetan, izartxoaz markatutako eremuak nahitaez bete beharrekoak dira. Hortaz, erabiltzaileak ez baditu beharrezko datuak ematen, Aranzadi Zientzi Elkarteak zerbitzua ukatzeko eskubidea du.

Dagokion formularioko “Bidali” botoia sakatuz, erabiltzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak erabil daitezen, posta elektroniko bitartez edo bestela mezu komertzialak bidaltzeko.

6. Aplika daitekeen legedia

Honako lege ohar hau eta haren ondorioak une bakoitzean indarrean dagoen Espainiako legediak arautzen ditu betiere.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net