Liburutegia

Zorroagan egoitza duen Aranzadi Zientzia Elkartearen liburutegiak bere erabiltzaileen kontsultei dela ikerketaren aldetik (bazkide aktiboak eta beste erakunde batzuetako ikertzaileak), dela aisialdiarenetik (bazkideak eta jendeak oro har) arreta egin eta erantzuteko zerbitzu publikoa eskaintzen du.

Giza, natur, lur- eta espazio-zientzietan espezializatutako liburutegi honek monografia ugari eta hemeroteka osatu bat ditu. Hemeroteka hori 1949. urtetik, pertsona askoren ahaleginari esker ondu dugu; izan ere, pertsona horiek mundu osoko erakundeekin argitalpen-elkartrukea ezarri eta mantentzeko arduratu dira.

Bilduma

Liburutegiak 106.948 ale ditu guztira: 29.596 monografia eta 2.294 aldizkari-izenburu (horietatik, 549 jaso egiten ditugu artean eta 415, berriz, elkartrukez).

Liburutegiko araudia (.pdf)

Web of Science - Transforming Research

WOS

Liburutegiak ISI Web of Science sarbidea dauka.

Zientzia elkartea · Society of sciences · Sociedad de ciencias · Société de sciences

Gipuzkoa.net