Sociedad de Ciencias Aranzadi Zientzia Elkartea            Leioa Udala-Ayuntamiento

Gurekin kolaboratu

Oroimen bulegoa

Doako zerbitzua da eta bertan informazioa eskatu ahal izango duzu 1936-1945 urteen bitartean errepresailak jasan zituzten senide bati edo pertsonei buruz; halaber, informazioa ere eman ahal izango duzu.

Bulegoa auzoko guztientzat egongo da zabalik Kultur Leioan, apirilaren 11tik maiatzaren 11ra arte, asteazken eta ostegun guztietan. Ordutegia: 11:00tik 14:00 o. arte eta 17:00tik 20:00 o. arte. Bertara joaterik ezin izango bazenu, 699809130 telefono-zenbakian jarri ahal izango zara harremanetan gurekin, bertan arretaz hartuko zaitugu eta.