Sociedad de Ciencias Aranzadi Zientzia Elkartea            Leioa Udala-Ayuntamiento

Leioa 1936 - 1945

Gerra zibila eta oroimen historikoa

Leioako Udalak, Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkar lanean, proiektu bat jarri du martxan udalerriko errealitatea 1936-1945 urteen artean ikertu eta ezagutzeko eta eskubide zibilen eta giza eskubideen urraketa jasan zuten pertsona haien oroimena berreskuratzeko.

1937. urtean, erregimen errepublikanoa, berrogei urtez ulzatu zen diktadura frankista batek ordezkatu zuen; horren ondorioz, Leioako Udala, alderdi politikoak, udalerriko kultur elkarteak eta sindikatuak erreprimituak izan ziren eta legez kanpo geratu ziren.

Benetan zer gertatu zen jakitea Udal honrn betebehar bat da; informazioa eskubide bat da Leioako biztanleentzat; eta Euskal Herriko eta Errepublikako askatasunen aldeko borrokan duintasuna zer den erakutsi zuten pertsona izengabe haien guztien oroimena berreskuratzea egin beharreko zerbait da.

75 urte igaro dira eta orduko garaietan bizi ziren pertsonarik gehienak hilak daude, baina haien seme-alabak, ilobak eta bilobak, e. a. gelditzen dira; hori dela eta, haien lekukotasunaren beharra daukagu, errepresioari buruzko idatzizko dokumentazio oso gutxi geratzen baita artxiboetan.

Informazio oro baliagarria da, 1936. urteko familia-argazki hori, aitonaren karnet-argazkia, errazionamendu-lirubuxka, sindikatuko txartela, erbesteko gutuna, orduko hiri-paisaiak, e. a. Belaunaldiz belaunaldi helaraziz joan den ahozko lekukotasun hori ere dokumentatu eta grabatu nahi dugu. Datu hauekin guztiekin gizabanakoen eta familien historiak berrosatu, gure udalerriaren historian horiek jasota utzi eta azkenik argitalpen batean dena bildu utzi nahi dugu, hemen bizi garenok kontsulta dezagun.

1936-1945 urteen bitartean Euskal Herrian benetan jazotakoaren bilaketan aitzindaria izan da Aranzadi Zientzia Elkartea, erregimen frankistak zigortatutako eta fusilatutako pertsonak lurpetik atera eta ikertzeagatik egin duen lana guztiz ezaguna da. Orain, zientzia-erakunde hau aipatutako ikerketa-lan hori egiteaz, baina horretarako beharrezkoa da denen lankidetza eta arte-hartzea.