Leioa 1936-1945 bulegoko zerbitzua bukatu da. Hemendik aurrrera Gerra Zibilan eta Frankismo garaian Leioan gertatutakoari buruzko informazioa eman nahi dutenek telefonoz edo webgunearen bidez egin beharko dute.
Harremanetan jartzeko telefonoa: 699809130
e-mail: leioa1936@yahoo.es
2000. urtetik hona Gerra Zibilaren garaiko hobiei buruzko ikerketa-lanaren erakusketa da. Gorpuzkinak lurpetik ateratzeko prozesuaren alderdi zientifikoa eta giza alderdia argazkien bidez erakusten da, pertsona desagertuen senideei arreta berezia emanez.
Sarrera doan.
Euskal Memoria Fundazioak Frankismoari buruzko ikerketa sakona aurkeztu du; Iñaki Egaña dugu liburuaren egilea eta hark berak egingo digu liburuaren aurkezpena. Iñaki Egaña hamaika ekimenetan aritu da elkar lanean Aranzadi Zientzia Elkartearekin.
Liburuaren astea dela aprobetxaturik, aurkezpenera etorriko direnek argitalpena eskuratu ahal izango dute %25eko deskontuarekin.
Sarrera doan.
Gerra Zibilaren garaiko desagertuen hilobirik gehien berreskuratu eta ikertu dituen ikerketa-taldeetako baten arduradunaren eskutik, gizakion minari buruzko kontakizun bat da, lehen pertsonan kontatua eta irudi eta lekukotasun ugarirekin lagundua. Giza ikuspegi batetik abiatuta eta giza eskubideetan oinarrituta.
Francisco Etxeberria Aranzadiko Antropologia Fisikoaren Saileko Zuzendaria eta Lege-Medikuntzako Irakaslea UPV/EHUan. Espainako Gerra Zibilaren garaiko ehunen bat deshilobiratze-lan zuzendu ditu eta sona handiko auzitegi-ikerketetan hartu du parte, esaterako, Txileko lehendakari Salvador Allenderenean eta nazioarteko beste misio ugaritan.
Sarrera doan.
Lourdes Herrasti, historialaria eta antropologoa, Gerra Zibilaren garaian desagertutakoen gorpuzkinak lurpetik ateratzen jardun duen Aranzadiko lan-taldeko kidea. Emakumeak gerra-fronteetan protagonistak izan ez arren, gerra honetan ahantzitako biktimatik handienetako bat izan da; errepresio selektibo baten xede izan zen eta bete eskubideetan pertsona gisa jasan zuen atzerakada larria izan zen oso.
Sarrera doan.
Larous taldeak (Andaluzia) aurkezten duen, antzerki-lan hau gerraren aurkako alegatu bat da, zer gertatzen ari den ulertzen ez duen pertsona baten bizitzan edozein gerrak dituen ondorioei buruzko eta aurreko eta gerojo egoerari buruzko gogoeta bat da. Aterpe batean ezkutatuta, dena berriro lehen bezala izatea desio duen neskato baten begietatik, gerra-gatazka baten drama garatuz doa. 2011. urtean gazteentzako antzerki lehiaketako sari nazionala irabazi zuen.
Doako ikuskizuna Kultur Leioa Adiskideentzat eta 12 € gainerakoentzat.