Arkeologiako Kurtsi Praktikoa - San Adrian-Lizarrateko kobaren aztarnategia (2015ko abuztuaren 3tik 29ra)

Aurkezpena

San Adriango Aztarnategia


Historiaurreko mailak industen, 2013. urtean

2008. urteaz geroztik, Aranzadi Zientzia Elkarteak ikerketa arkeologikoak egiten ari da kobazuloan, hainbat erakunderen laguntzarekin, hala nola, Gipuzkoa Foru Aldundia, Partzuengo Orokorra eta Zegamako Udala.

Diziplinarteko taldea

Alfredo da San Adriango ikerketa arkeologikoen zuzendaria, eta landa-lanez eta laborategikoez Manu Ceberio eta Jesús Tapia arduratzen dira. Ikerketetan boluntarioek parte hartzen dute, eta adituz jositako talde batek ere lankindetzan dihardu.

Aztarna arkeologikoak eta dokumentazio historikoa berreskuratzen ari dira baina, horrez gain, hainbat eta hainbat ikertzailek kobazuloan jasotako materialak ikertzeko lanetan parte hartzen dute. Angel Armendarizek (Kantabriako Unibertsitatea) eta Miriam Cubasek (Aranzadi) material zeramikoa aztertzeko ardura dute; Ana Uriz eta pablo Areso (Aranzadi) sedimentuak ikertzeaz arduratzen dira; Arantza Aranburu (EHU) tokiaren geologia aztertzen du; María José Iriarte (EHU), polenak; Francisco Etxeberriak eta Lourdes Herrastik (Aranzadi) giza hezurren aztarnak aztertzeko ardura dute; Pedro Castañosek (Aranzadi) eta Xabier Murelagak (EHU), fauna-hondakinak; eta Esteban Alvarezek (Salamankako Univertsitatea) malakologia aztertzen dihardu.


San Adriango galtzada

San Adrian: gune estrategikoa, Penintsularen eta kontinentearen arteko komunikazioetan

San Adriango "tunela" historiara sartu zen, ofizialki, Gaztelako koroak, XIII. mendearen erdialdeam, toki hartan zehar Europarako lehorreko komunikazio-bidea bultzatu zuenean, Hortaz, San Adriango galtzada ospetsua eta gaztelua garai hartakoak dira.

Hala ere, egindako ikerketa arkeologikoetan, Erdi Aroko aurreragoko (XI. mendetik XII.era bitartean) okupazioaren lekukotasunak - zeramikazko ontzien hondarrak, fauna, eraikin bat eta sutegi izan zitekeena- aurkitu dituzte gaur egungo ermitaren azpian. Datu horiek eremua Iruñeako Erresumaren mugakide zen garaikoak dira.

Galtzada XVI. mendetik XVII.era bitartean bizi izan zuen goreneko unea, eta garai hartan egin zituzten indusketa arkeologikoek argitara erman dituzten obra garrantzitsuak (ostatuaren hondakinak, mikeleteen etxea, galtzada...).

XVIII. mendean, San Adrianetik igarotzen zen bideak beheraldia izan zuen, eta Arlabangoak (Leintz Gatzaga) hartu zuen indarra. XIX. mendean mikeleteek hartu zuten eremua, baina XX. mendearen hasieran sute bat gertatu zen, eta leku hartatik joan egin ziten.


San Adrian. Giorgio Haufnaglio, 1567. urtea

Duela milaka urte erabiltzen zuten koba

Hasieran pentsatzen zen San Adriango Erdi Aroko nibelak garrantzitsuenak izango zirela, baina ikerketa arkeologikoek argitara eman diten ezusteko handiena San Adrianen jende asko bizi izan dela historiaurretik aurrera egiaztatzea izan da. 2008. urtetik 2011.ra bitartean egindako indusketei esker identifikatu dute Gipuzkoan Brontze Aroan (duela 3.500 urte inguru) izandako okupazio garrantzitsuenetako bat. Maila horretan askotariko material arkeologikoa aurkitu dute, hala nola, zeramikazko ontzien zatiak, silexezko lanabesak eta garai hartako fauna eta floraren hondakinak, Aztarna horiek argi eta garbi erakusten dute nola bizi izan ziren koba bizileku zuten nekazari eta abeltzainak.

Nolanahi ere, 2012. urtetik aurrera egindako ikerketei esker jakin ahal izan dugu toki hartan azken glaziazioko ehiztari eta biltzaileak bizi izan zirela duela 13.000 eta 14.000 urte bitartean, eta material-hondar asko utzi zituzten toki hartan (material litikoa eta fauba, batez ere). Glaziazio-garaian 1.000 metroko altitudean bizirauteko gai zen jendearen bizimodua ezagutzeko aukera ematen digute ebidentzia horiek.

San Adrian, denboran zehar igarobidea

Aranzadik aldi baterako erakusketa antolatu du Zegaman dagoen Aizkorriko interpretazio-zentroan, eta bertan daude ikusgai San Adrianen orain arte egin diren ikerketen emaitzak. Erakusketari esker, toki horretan jaso diren material garrantzitsuenetako batzuk ikusteko aukera izango dugu, hainbay beira-arasaren eta tunelaren bilakaera erakusten duten panelen bitartez.

Ikerketaren ikuspegiak

Biltzen ari diren hondakin materialek ikerketarako aukera asko eta asko eskaintzen dituzte, duela milaka urte lurralde horretan bizi izan zirenen bizimoduko hainbat alderdi berreraikitzeko aukera emango baitute, besteak beste, ingurune-baldintzak, bizirauteko erak eta bizitzeko moduak, teknologia eta ekonomiaren plangintza, gizartearen eta espazioaren antolaketa eta ondasunen trukea.

Loturak

- Ikerketak:

- San Adriango bidea: