Arkeologiako Kurtsi Praktikoa - San Adrian-Lizarrateko kobaren aztarnategia (2015ko abuztuaren 3tik 29ra)

Ikastaro Praktikoaren Egitaraua

Parte-hartzaileek indusketa eta laborategi lanetan parte hartu ahal izango dute.

Landa-lana

Esku-hartze arkeologikoa San Adruango garai desberdinetako metaketa arkeologikoen indusketaren bueltan bilduko da. Ikasleek era aktiboan hartuko dute parte maila arkeologiko desberdinen indusketan: Madeleine aldiko atala, Erdi Aro eta Aro Moderno egiturak, Esku-hartze mota desberdinen indusketa moduak era praktiko batean ezagutu ahal izango dira: indusketa eta estratigrafia zundaketak.

Laborategi lana

Indusketan ateratako materialen flotazio-tratamendua, garbiketa, inbentarioa egin eta siglatze lanetan parte hartu ahal izango dute (Epipaleolitoa eta Madeleine aldia), zuzenean ezagutuz beren ezaugarriak eta lan metodologia.