Arkeologiako Kurtsi Praktikoa - San Adrian-Lizarrateko kobaren aztarnategia (2015ko abuztuaren 3tik 29ra)

Irakasleak

Ikastaroko arkeologo eta irakasleen lantaldea hauek osatze dute:

Miriam Cubas

Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Historiako lizentziatua (1999-2004) eta Kantabriako Unibertsitateko Historia doktorea (Historiaurrea-Arkeologia, 2010). Bere ikerketa-ildo nagusiek kantauri eskualdeko ehiztari-biltzaile gizarteetatik lehendabiziko nekazaritza eta abeltzaintza-taldeetarako trantsizioari erreparatzen diote (Ka VI-V. milurtea), baita zeramika-teknoklogua agertzeko prozesuei ere.

Egun, zeramika fabrikatzeko sekuentzien analisian dihardu eta, horretarako, karakterizazio makroskopikora eta mineralogikora jotzen du (orri mehea eta X izpien difrakzioa) lehengaiak eta fabrikatzeko metodoak identifikatzearren.

Pedro Castaños

Biologia-zientziatan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (1974) eta Zientziatan doktore Euskal Herriko Unibertsitatean (1986). Egun, ikertzaile arduraduna da GEO-Q Ornodunen Paleontologia Sailean. Aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoetako fauna-hondakinak ikertzea du ikerkuntza-ildo nagusia.

Manuel Ceberio

2001ean Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Kampusa) Historian lizentziatua. Egun, "Burdina-arotik erromatarren garairako trantsizioa egungo Euskal Herri atlantikoan" doktoretze-tesia egiten ari da.

Hainbat arkeologia-lanetan eta historiaurreko zein historiako ondarearen zaintza- eta katalogazio-proiektutan parte hartu du. Bere lan aipagarrienetan ditugu Santiagomendiko indusketa arkeologiakoaren zuzendaritza (2005-2007), Mariolako egitura megalitikoko lanen zuzendaritza (2008-2009), Zarautzko Santa Maria la Real eta Santiagomendi aztarnategietako erromatarren garaiko eta burdina-aroko materialei buruzko azterlanak eta Aranzadik egindako Gipuzkoako ondare arkeologikoaren zaintza- eta katalogazio-lanen koordinazioa (2006-2009).

Mikelo Elorza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Zerbitzuko ataleko buru da, eta geodesia, kartografia eta geografiako informazio-sistemen arduraduna da. Gainera, Zoologian lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean (1989). 1985etik, Aranzadi Zientzia Elkartean, hegaztien paleontologiako eta arkeozoologiako ikerketa-ildoa jarraitzen du, eta iberiar penintsulako Atlantiko aldeko historiaurreko hogei bar aztarnategitako hegaztiei buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu. Geografiako Informazio Sistemei buruzko moduluan irakasle izan da "Arkeonet, Zientzia eta teknika arkeologiari aplikatuta" ikastaroan. Eusko Ikaskuntzako Asmoz fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta.

Francisco Etxeberria

Euskal Herriko Unibertsitateko medikuntzako doktorea (1991). Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku espezialista. Auzitegi-antropologia eta -biologiako espezialista Madrilgo Unibertsitate Konplutensen. Lege eta Auzitegi Medkuntzako irakaske titularra Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean eta, bertan, 1983-84 ikasturtetik etenik gabe irakasten jardundakoa.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kriminologiaren Euskal Institutuko Lege Medikuntzako irakaslea 1985-86 ikasturtetik egundaino eta, bertan, Idazkari eta Zuzendariorde izandakoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2006ko Giza Eskubideen Sariduna. Bere lantaldeak Eusko Jaurlaritzaren 2007ko Giza Eskubideen Saria jaso du.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kide 1973tik eta, bertan, hainbat arduratan jardundakoa. Presidentea da egun. Elkarte honetan, Gerra Zibileko desagertuak eta hobi komunak aztertzeko eratutako lantaldeko buru dihardu, eta Memoria Historikoko hainbat elkarteri lagundu die Espainiako ehunetik gora desehorzketatan.

Ekhine García

Fisikan lizentziatua (kurriculum barneko espezialitatea Geofisika) Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean (2004), eta Kultur Ondareari aplikatutako Metodo Fisikoetan Masterra da Bordele 1 Unibertsitatean (2006). Aditua eta arkeologiari aplikatutako geofisikan; 7 urte baino gehiagoko esperientzia profesionala SOT Prospecció Geofísica enpresaren kode gisa (Bartzelona). Egun, doktorego-ikasketak egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU/UPV) Aranzadi Zientzia Elkartearekin elkarlanean. Ikerketa-ildo nagusia Euskal Herriko Antzinaroko aztarnategietan azterketa geofisikoen metodologiak bereiztea eta optimizatzea du. Irakasle- eta dibulgazio-lanetan , bereziki, geofisika arkeologikoari buruzko lantegiak egiten ditu, nagusiki, arkeologiako profesional eta ikasleei zuzendutakoak. Kongresu espezializatuetan laguntzen ere aritzen da.

Begoña Hernández

Historian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean; Holozeno berrieneko Palinologian espezializatu da, nahiz eta kronologia zaharragoetako ikerketak ere egin dituen. Konbinatu egiten ditu aztarnategi arkeologikoetako azterketak eta beste metaketa mota batzuk, adibidez, zohikaztegietakoak, hezeguneetakoak,...

Université Toulouse - Jean Jaurès unibertsitatean ikasketak amaituta, egun, EHUko Ondare eta Kultur Paisaietan Ikerketa Taldeko kidea da (GIPyPAC). Duela gutxi egin du honako Doktore Tesi honen defentsa: "Penintsula iparraldeko Erdi Aroko paisaiak: Arabako lautadako eta Trebiñuko sakonuneko erregistro paleopalinologikoak".

Lourdes Herrasti

Geografian eta Historian lizenbtziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (1981). Osteoarkeologian espezializatua. Aranzadi Zientzia Elkartean ikerkuntza garrantzitsuak egiten ditu Gerra Zibileko desagertuak eta hobi komunak aztertzeko osatutako lantaldean; elkarlanean aritu dira Memoria Historikoaren hainbat elkartekin, Espainian ehun gorpu baino gehiago hobitik ateratzeko.

Eneko Iriarte

Geologian lizentziatua eta doktore Euskal Herriko Unibertsiatean (2004). Irakasle- eta ikertzaile-lanetan aritu da CSICen eta Euskal Herriko, Kantabriako eta Burgosko unibertsitateetan, eta egun, azken horretan irakasle da Gizakiaren Bilakaera masterrean. Ikerkuntza-ildo nagusia, egun, berreraikuntza paleoambientala eta paleoklimatikoa ditu, Kuaternarioko sedimentu-erregistroen eta -inguruneen azterketatik abiatuta. Testuinguru geologikoetan (ibai-haranak, ingurune karstikoak, zundaketak, espeleotemak, etab.) nahiz georarkeologikoetan (aztarnategi arkeologikoetan) lan egin du, eta arreta berezia eskaini dio Holozenoari, Kantauriko ertzari eta nekazaritzaren hastapenari Penintsula Iberikoan eta Ekialde Hurbilean. Nazio eta nazioarte mailan hainbat ikerkuntza-egitasmotan parte hartzen du Penintsula Iberikoan. Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean.

Xabier Murelaga

Egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da, Paleontologia eta Mikropaleontiologiarekin erlazionatutako ikasgaietan irakasle. Ikerkuntza-ildo nagusiak ditu Kelonio fosilak ikertzea eta tertziarioko eta kuaternarioko mikroornodunak aztertzea tafonomia, bioestratigrafia eta paleoekologiarekin erlazionatutako alderdiak kontuan izanda.

Alfredo Moraza

Geografia eta Historiako lizentziatua. Erdi Aroari eta Erdi Aro osteari erreparatzen die bere jardueran. Euskal Herriaren hiri- eta landa-populaketari buruzko lanak zuzendu ditu, nola ikerketaren aldetik hala hedakuntzarenetik ere. Gotorleku militarren, ekoizpen-jardueren arkeologiaren eta abeltzaintzaren arkeologiaren azterketaren aditu egin da.

Jesús Tapia

Filosofia eta Letretako lizentziatua (Historia espezialitatea) Granadako Unibertsitatean (1996). Burututako lanek eta kolaborazioek Euskal Herriko Historiaurrearen arloari eta Kantauriko eremuari erreparatu diote batez ere, baina beste gai batzuetan ere parte hartu du, adibidez, Erdi Aroko eta Aro Modernoko Arkeologian edo Gerra Zibileko zein Gerraosteko nazioarteko ikerketa-proiektuetan parte hartu du.

2003.tik, bere ikerketa-proiektuak zuzendu ditu Aranzadiko kide den aldetik. aire zabaleko historiaurreko aztarnak aurkitzera eta Gipuzkoako historiaurrean gutxi azaldutako aldiak ikertzera bideratuta. Donostiakdeko eremuan burututako aire zabaleko prospekzioak edo Lasturko (Deba) Linatzetako aztarnategi mesolitiko-neolitikoaren egungo indusketa dira nabarmendu beharrekoak.

Bere didaktika- eta dibulgazio-jardueretan, aipatzekoa da Europako Arku eta Propultsore bidezko Tiro Lehiaketaren ekitaldietan parte hartu duela, nola Errenterian (Gipuzkoa) hala Hoz de Aneron (Kantabria), baita historiaurreko teknologiaren erreplikak eta tailerrak egitea ere.

Ana Uriz

Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Kimikoetako lizentziatua da (1979-1984). Aranzadi Zientzia Elkartearen Historiaurrea saileko kide aktiboa da, askotariko indusketa arkeologikoetan parte hartu du, eta Aranzadiko Historiaurrea Saileko sedimentologia-laborategian hainbat aztarnategitako azterlan sedimentologikoak egin, ondorengoetakoak: Ekain, Amalda, Labeko Koba, Piko Ramos, Atxagakoa, Santimamiñe, Aitzbitarte III, Praileaitz I,... Irakaslre jardun du "Arkeonet. Ciencia y técnica aplicadas a la arqueología" ikastaroan, Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascoseko Asmoz fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta. Kutxak argitaratutako Gaztetxoen Elkartearen bildumako "Klimaren bilakaera Gipuzkoan - La evolución del clima en Gipuzkoa" liburukiaren egileetako bat da.