
Irakaslearen gida
Sekuentzia didaktikoa
DBHn sekuentzia didaktikoa
- NORI ZUZENDUTA: DBHko 2. mailan garatzeko sekuentzia didaktiko baten proposamena da, 8-20 ordutako iraupena duena.
- INPLEMENTAZIOA PILOTU-ERAN 2013-14: Elkar Hezi (Oñati) - Uzturpe (Ibarra).
- KONTAKTUA: Rai Mendiburu (rmendiburu@aranzadi.eus).
- HELBURUAK: Gure gizartean nagusi den ekonomia lineala ulertu eta kritikoki aztertzen da, ekoitzi-erabili-bota kate horrek gertuko nahiz urruneko ingurune natural eta sozialetan duen eragina ulertuz.
Horren aurrean, naturan materiak duen bilakaera ziklikoa ulertu ondoren, hori eredutzat hartuz ekonomia zirkularraren kontzeptua eraikitzen dute, berau arakatu eta bi ereduen arteko erkaketak egingo dituzte. Horrela, ikasleengan hondakinen kudeaketari dagokionez jarrera kontziente eta arduratsuak bereganatzeko.
- METODOLOGIA: Euskal Curriculumean definitzen diren konpetentzia orokorrei ekarpena egiteko moduan dago diseinatua.

Ikuspegi globalizatzaile eta integratzailea du, irakasgai desberdinetan lantzeko jarduerak proposatzen dituena.
Proiektuetan oinarriturriko metodologia (POI) jarraitzen du. Ikasleak zuzendutako prozesuan, talde kooperatibo txiki tutorizatuetan eta jarduera praktiko eta errealetara bideratuta dago.
Abiapuntua: Hondakina = Baliagaia
Abiapuntuko printzipioa, Hondakina = baliagaia da. Naturan, materiaren zikloa itxia da, gure gizartean ordea, lineala: ekoitzi, erabili, bota.
