
Ikaste Koadernoa
Lehen Hezkuntzako tailerrak
- NORI ZUZENDUA: Hego Euskal Herriko ikastetxe guztien 3. zikloko ikasleentzako (LH 5 eta 6).
- METODOLOGIA: Metodologia aktiboak eta parte-hartzaileak erabiltzen dira, ikaslearengan fokatuak eta konpetentzietan oinarrituak, elkartasuna, lankidetza, pentsamendu kritikoa, ekintzaletasuna eta konpromisoa landuz.
- ESKAINTZA: Guztira 4 tailer eskaintzen dira. Ikastetxe bakoitzak lau tailerrak burutu ditzake, edo horietatik nahi duena aukeratu, bere beharren arabera.
- PREZIOA: Gipuzkoako lurraldeko ikastetxeentzat guztiz DOHAINIK. Bizkaia, Araba eta Nafarroako ikastetxeentzat, kasu bakoitza aztertu beharko da, bainan orokorrean, honako prezio hauek aplikatuko dira (egun bakoitzean gehienez 3 saio):
- Tailerra: 60 €.
- Bertaratze denbora: 22 €/h.
- Bertaratze distantzia : 0,25 €/km. + peajea (j/e).
- KONTAKTUA: Rai Mendiburu (rmendiburu@aranzadi.eus).
Zero Zabor Hamaiketakoa (1h 30') PDF
Zenbat hondakin sortzen dugun eta horiekin zer gertatzen den aztertzen da. Ikasleek euren egunerokotasunean sortzen dituzten hondakinak murrizteko 4 teknika landuko dituzte: Beheratu, Berrerabili, Birziklatu eta Birpentsatu. Posible ote da Zero Zabor hamaiketakoa lortzea? eta Zero Zabor Eskola izatea? Zero zabor jokamoldea zer den eta merezi ote duen aztertzen da tailerrean zehar.

Hor-konpost! (1h 30') PDF
Tailer honetan konposta zer den, zergatik eta nola egiten den azaltzen da, eta nahi izanez gero, eskolan bertan konpost proiektu bat martxan jartzeko laguntza guztia eskaintzen da ere.

Ezagueren aldamaitzea (1h) PDF
Harturiko ezagutzak berrikusi eta haien inpaktua neurtuko da. Hamaiketakoan sorturiko hondakinen auditoria berria egiten da eta ikaste koadernoa jasotzen da.