Altxerriko arte paleolitikoa duen haitzuloari buruzko diziplinarteko datu berriak
Ordua
19:00
Tokia
San Telmo Museoa
Salneurria
Doan
Aiako Altxerriko koban ikertutakoaz eta historiaurreko lurrazpiko jardueraz arituko dira Marian Medina eta Martin Arriolabengoa Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldien barnean antolatutako hitzaldian.
Horrela aurkezten dute hizlariek lana: "2021ean, Altxerriko koban (Aia, Gipuzkoa) ikerketa-proiektu bati ekin genion, historiaurreko komunitateek lurpeko espazio hori nola erabiltzen duten hobeto jakiteko. Haitzuloa ezaguna da labar-artearen bikaintasunagatik, baina proiektuak arreta berezia jartzen du lurrean kontserbatutako aztarna arkeologikoen azterketan, kobazuloaren barruan gizakiak egindako egonaldiak dokumentatu eta aztertzeko aukera ematen baitute.
Modu osagarrian, ikerketak testuinguru geologikoaren analisia barne hartzen du, eta funtsezko informazioa ematen du ondare nabarmen horren edukia ulertzeko eta kontserbatzeko. Hitzaldian, orain arte lortutako emaitzarik garrantzitsuenak aurkeztuko dira, besteak beste, datazio absolutu berriak, labar-arte argitaragabearen dokumentazioa eta euskal barrunbe enblematiko honetan garatutako Lurrazpiko Historiaurreko Jarduera hobeto ulertzen laguntzen duten diziplina anitzeko datuen multzo esanguratsua".
Parte hartuko dute:
- Marian Medina Ramón y Cajal ikertzailea Historiaurreaz, Cordobako Unibertsitateko Historia Sailean
- Martin Arriolabengoa EHU-ko Geologia Saileko irakaslea
Streaming bidez eskainiko da hitzaldi hau
XXIV Arkeologia jardunaldien beste hitzaldiak:
- Otsailak 10, Jatorrizko herriek nola sortu duten Amazonia
- Otsailak 11, Arkeogenetikaren iraultza: historiaurreko gizarte-antolamendua ikertzeko tresna berria
- Otsailak 12, Gipuzkoako aztarnategi arkeologikoetako Erdi Aroko larrua eta oinetakoak