Ana Irene Garcia del Bao

Donostia, 1996

Botanika

Espezialitatea
Natura ondarearen eta flora mehatxatuaren kudeaketa eta kontserbazioa

Biografia

Biologian graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (2018) eta Ingurumenaren Ekologia, Kudeaketa eta Errestaurazioa Masterra egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean (2018).

Bere lan ildoa, habitat eta espezieen kontserbazio eta leheneratzean oinarritzen da. Hainbat udalerrietako natura ondarearen azterketan parte hartu du eta udalerrietako habitaten errestaurazioan ere aritua da. Horretaz gain, espezie mehatxatuen jarraipen eta ex situ kontserbazio-jardueretan ere lan egin du.

2021. urtetik Aranzadiko Botanika sailean dabil, eta gaur egun, besteak beste, Gipuzkoako landaredi mehatxatuaren jarraipen lanen arduraduna da.

Ibilbidea

  • 2016-2017

Praktikak Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean

  • 2018

Biologian Gradua (Euskal Herriko Unibertsitatea/Universidad del País Vasco).

  • 2019

Ingurumenaren Ekologia, Kudeaketa eta Errestaurazioa Masterra (Bartzelonako Unibertsitatea/Universitat de Barcelona)

  • 2019

UEUko Natur Zientzietako Sailburua.

  • 2020

Argitalpena: Recuperación de turberas en el embalse de la Font Grossa, Espot (LIFE LimnoPirineus)

  • 2021

Ikerlari laguntzailea Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailean