Arantxa Bodego Aldasoro

Beasain, 1982

Geologia

Espezialitatea
Kretazeoko tektonika sinsedimentarioa

Biografia

Geologian lizentziatua (2005) eta doktorea (2011) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Aranzadi Zientzia Elkarteko Geologia saileko kide aktiboa eta zuzendaria da 2018tik.
Egun UPV/EHUko Geologia saileko irakasle agregatua da. Bere ikerketa lerro nagusia Kretazeoko tektonika sinsedimentarioa eta eratorritako fluxu hidrotermalek Kretazeoko itsaspeko ekosistemetan eta arroken diagenesian izan zuten inpaktua dira. Ikerketa lerro hauetaz gain, Kuaternarioko ingurune sedimentarioen erregistro geologikoa ikertzen parte hartzen du, baita ondare geologiko eta geodibertsitatearen inguruko proiektuetan ere.