Scientist Stories

Aranzadiko emakumeak: Lourdes Ancín

Aranzadiko liburutegian pentsatzen baduzu bada gure buruan dudarik gabe agertzen zaigun aurpegi bat. Lourdes Ancin 1991an hasi zen lanean orduko San Telmoko egoitzan.

Etapa hori bizitzeko aukera izan zutenek; dedikazio, elkartasun eta esfortzu handiz egin zuten Aranzadiren garapenean elkarlanean. Horietako asko, Lourdes bezalako emakumeak ziren. Etapa hortaz galdetzen zaionean, begiak argitzen zaizkio eta liburutegi Berri bat sortzen hasi zeneko ilusioa sumatzen zaio.

Egunez egun, Aranzadiko bilduma garrantzitsuenetako bat kudeatzen du, elkartea osatzen duten pertsona ugarien eta askotarikoen ikerketa-jarduerarako oinarrizko elementua dena. Gainera, Munibe aldizkariko bi serietako erredakzio batzordean duen kargutik, haien zabalkundean baita eraginean ere lan egiten du.

Bere pasio handiena, Aranzadiko liburutegia da. Bere ahaleginari esker, eskura dituen baliabideen mugak gaindituz, zerbitzu profesional eta kalitatezkoa eskaintzen du egunero. Ikaskuntzaren bideaz gozatzeko baliabide gisa ulertzeko duten moduak esan nahi du gurea bezalako liburutegi espezializatu batek zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen duela publiko orokorrarentzat ere, erabiltzaile bakoitzaren interes indibidualei lagunduz eta erantzunez. Galdera bat, erantzun bat, eta tarteka, sari gisa piruletaren bat. Izan ere, liburutegia maitatzen irakasten digu egunero, eta "liburu-biltegi" handi batetik haratago doazen xehetasunekin animatzen gaitu. Eta zer esanik ez irakurle onenaren sariaz! Urtero, aukeratzeko zortea izatea espero dugu Aranzadin lan egiten dugunok. Edo zerbitzuak antzezten eta pertsonengana hurbiltzen dituen ideia horiek. Begiratzen jakinda, ikusi eta sentitu egiten da. Izan ere, etorkizuneko langileek liburutegia beraren ilusio berarekin bizitzeko aukera izatea nahiko luke.

Bere kargutik, bere lan-esparruetako hizkuntza ez-sexistaren normalizazioari bere hondar alea ipintzen saiatzen da, emakumeen garapen pertsonala eta profesionala hobetzen lagunduz. Pertsona guztien berdintasuna lortzeko etengabeko konpromisoa da.

Egungo 8M-ri dagokionez, "zutaz harro" leloa oso egokia iruditzen zait Aranzadi bezalako entitate baterako, non emakume aitzindari eta belaunaldi berrientzako adibide ugari ezagutu dituen.