Aurora borealak penintsula osoan

Astronomia

Larunbata, 2024eko maiatzaren 11a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Bart gauean, astronomiako adituek historikotzat jotzen duten ezohiko fenomemoa gertatu zen: aurora boreal handi baten behaketa penintsula osoan eta planeta osoko herrialde askotan.

Aranzadiko Astronomia Saileko kideek, astrofotografian zihardutenek, aragazkiak atera zituzten.

Hondarribia

Iñaki Lizaso-k Hondarribiatik ateratako argazkia.

Virginia Garcíak Aranzadiko Astronomia Sailetik azaldu zuenez, "badakigu eguzkiak jarduera-zikloak dituela eta gaur egun eguzki-jarduera honen gailur gorenera hurbiltzen ari garela. Ohikoa da eguzki-orbanen talde handiak ikustea, baita eguzki-diskoan protuberantziaren bat ikustea ere, baina ez da maiatzaren 9an ikusi genuen bezain ohikoa eguzkia ikustea, orban oso aktiboz osatutako talde batek azken 20 urteetako ekaitz geomagnetikorik handiena eragin baitzuen ".

Une horretan, auroren alertak aktibatu ziren ohiko eremuetarako, intentsitate handiko aurorak, baina adituek ez zuten espero aurora horiek gure latitudean ikustea, han probabilitatea % 1ekoa baitzen. Iragarpen guztien aurka, Iberiar penintsula osoko hainbat tokitatik ikusi ahal izan dira.

Eguzki ekaitz handi bat

Eguzki-ekaitz bat gertatzen denean, energiaz (ioiz) betetako eguzki-partikulak espaziora ateratzen dira eta gure planetaraino iristen dira; Lurrera iristean, lurreko eremu magnetikoaren aurka talka egiten dute, eta eremu magnetiko horrek energiaz betetako partikula horiek polo magnetikoetara eramaten ditu, eta handik atmosferara sartzen dira, hainbat koloretako zerua ionizatuz eta argituz.

Ohikoa da hori latitude altuetan gertatzea, polo magnetikoetatik hurbil dauden eremuetan, baina ez da batere ohikoa gure latitudean ikustea.