Paralepista flaccida
Herri izena
- Euskeraz: Klitozibe ezpaingorria
- Gazteleraz: Clitocibe inverso
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Paralepista
- Espeziea: flaccida
- Egilea: (Sowerby) Vizzini 2012
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 3-10 cm-ko Ø-ko txapela, laua edo oso zapaldua, inbutu formakoa, larru kolore gorrixkatik hori ilunera. Ertz bildua. Kutikula laua, ez-higrofanoa.
Orriak: estutuak, dekurrenteak, txapeletik erraz bereizten direnak, ia kolore berekoak edo zurbilagoak.
Hanka: haritsua, okerra, ile zuriz estalitako oina.
Mamia: zurixkatik krema kolorera, larrukara. Usain arina. Zapore lehorgarria.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, garatxodunak, 4-5 x 3,5-4 µm-koak.
Habitat: oso arrunta konifero eta hostozabalen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.