Amanita excelsa

Herri izena

  • Euskeraz: Lanperna iluna
  • Gazteleraz: Amanita de pie grueso

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Amanita
  • Espeziea: excelsa
  • Egilea: (Fr.) Bertill. 1866
  • Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo

Deskribapen testua

Basidioma: 6-15 cm-ko Ø-ko txapela, hemisferikoa, gero ganbil-zabaldua. Ertz laua, gris-marroia, marroi iluna edo arratoi-grisa. Ezkata irintsuak ditu zuri grisaxka edo errauts-gris kolorekoak. Erraz bereizten den eta marra belzkarra finak dituen kutikula.
Orriak: askeak, zuriak, zabalak, estutuak.
Hanka: 8-15 x 1,5-3 cm-koa, sendoa, estutua goian. Erraboil sustrailtzailea, zurixka eta marraduna eraztunaren azpian. Eraztun zabala, ildoduna, zintzilikatua, zuria gainetik eta grisaxka azpitik. Bolba hautemanezina erraboilaren gainean, irintsua, hondarrak uzten dituena txapelean, batez ere.
Mamia: trinkoa, zurixka, grisaxka kutikularen azpian. Zapore gozoa. Errefau usaina.
Mikroskopia: esporak piloan zuriak, elipsoidalak, leunak, hialinoak, batzuetan gutuladunak, 8-11 x 6-8 µm-koak.
Habitat: arrunta konifero eta hostozabaletan.
Jateko balioa: ez da jangarria eta gordinik toxikoa da.

Argazkiak

Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa

Microscopiak / Mikrofitxak

Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa
Amanita excelsa

Bilketen mapa