Agaricus augustus

Herri izena

  • Euskeraz: Azpibeltz almendrausaina
  • Gazteleraz: Agárico augusto

Datu zientifikoak

  • Klasea: Basidiomycota
  • Generoa: Agaricus
  • Espeziea: augustus
  • Egilea: Fr. 1838
  • Jangarritasuna: Jangarria/Comestible

Deskribapen testua

Txapela: 10-15(20) cm-koa, mamitsua, gaztetan globo-formakoa eta ia zilindrikoa edo kono-enbor formakoa, ganbila eta zahartzean ganbil-laua, txapel-azala txapelaren ertza bera baino handiagoa, luzanga samarra, errezel hondakin zuriak, ezkata fin haritsuak lodiei itsatsita, zenbaitetan hautsita eta beti era zentrokidean antolatuta, kolore askotakoa, arre-urrea, marroi-okrea, arre-laranja, arre-grisaxka eta abar, krema koloreko hondoaren gainean. Txapel-azalak kolore horiak edo hori-laranjak hartzen ditu igurztean eta almendra garratzen usaina dario.
Orriak: eskuarki orri meharrez osatua, hasieran itsatsiak eta apur batean igitai-formakoak, gero orriak oinetik berex, biribilduak oina aldera, kolorez zuri-grisaxkak hasieran, gero arrosak edo okre-laranja samarrak eta zahartzean marroi zikinak, ertz antzua argiagoa.
Hanka: era askotakoak dira lodierari eta luzerari dagokienez, eskuarki 12-20 x 2-4 cm bitartekoak. Oin batzuk lodiak dira eta sabeldunak, baina gehienetan zilindrikoa izan ohi da, ia borra-formakoa eta oinarri lodiarekin, zenbaitetan soropil-antzekoa edo errizoide sendoekin. Kolorez zuria da eta eskuarki ezkata lodi matazatuez estalita dago, oinarri aldean tonu okre-gorrixka hartzen du, mamitsua da eta haritsua samarra eta kofaduna. Eraztun zuria, horitu egiten da azpialdean, goialdean, handitua eta loditua ertz aldean, ezkatak okre-arre samarrak; ale gazteetan ezkatez osaturiko eraztun bikoitz antzeko bat osa daiteke beheko ertzean.
Mamia: zuria, baina okre-laranja kolorea hartzen du oinaren oinarri aldean eta harrek jandako aldean, beste atalak horitu egiten dira igurtzitzean eta almendra usain atsegina dario. Zahartzean gorrixka samarra da. Schaefferren erreakzioa: positiboa, laranja bizia.- T14: berehala granate.
Mikroskopia: esporak marroi-beltzaxkak espora-jalkinean, eliptikoak, 7-9(10) x 4,5-6 μm-koak. Basidioak eskuarki tetrasporikoak eta mazudo samarrak, 20-32(40) x7-10(12) μm-koak. Keilozistidio ugari dira, espezie honek berezko dituen forma eta neurri askotakoak, eskuarki katea-antzekoak eta formaz hanpatu samarrak, batzuk globo-formakoak, gutxi gora-behera 20-50(70) x 10-15(25) μm-koak.
Habitat: udaberri hasieratik udazken amaiera arte, baso eta lorategien ertzetan, konifera-basoetan eta hostozabalen basoetan.
Jateko balioa: jangarria.

Argazkiak

Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus

Microscopiak / Mikrofitxak

Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus
Agaricus augustus

Bilketen mapa