Lepiota subalba
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lepiota
- Espeziea: subalba
- Egilea: Kühner ex P.D. Orton 1960
- Jangarritasuna:
Deskribapen testua
Txapela: txapela 1-3,5 cm-koa. Hasieran ganbila, ezkatarik gabe eta pitin bat titiduna izaten da. Kutikula zurixka edota zuri zikina kolorekoa, erdialdea ilunagoa, okrea.
Orriak: askeak, zurixka edota zuri krema kolorekoak.
Hanka: zilindrikoa, luzea, zuntzezkoa; eraztunak utzitako errezelaren arrastoak azaltzen ditu.
Mamia: zurixka edo eta L. cristata usaina.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora fusiformeak, 7-9 x 3-4 μm.
Habitat: udan eta udazkenean ateratzen da hostozabaletako basoetan.
Jateko balioa: toxikoa.