Lepiota brunneoincarnata
Herri izena
- Euskeraz: Galanperna arre-arrosa
- Gazteleraz:
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lepiota
- Espeziea: brunneoincarnata
- Egilea: Chodat & C. Martín 1889
- Jangarritasuna: Pozoitsu hilkorra/Venenosa mortal
Deskribapen testua
Txapela: diametroa 2-5 cm artekoa. Hasieran hemisferikoa da eta gero zabaldu egiten da erdian titi zabala garatu arte. Ertza biribildua du baina ez ildaskatua. Kutikula ardo-kolore marroidun ezkatez apaindua du, batez ere erdian. Kutikula hau ertzetik hasita apurtu egiten da ezkata zentrokideak sortuz arrosa-kolorearen gainean.
Orriak: zabalak dira, hankatik urruti daude eta elkarrekiko estu. Hasieran zurixkak dira eta gero krema-kolorea hartzen dute.
Hanka: tamaina 2-5 x 0,5-1 cm artekoa. Zilindrikoa da, oinarrian lodiagoa. Goian laua eta zuria da eta gainerakoa gris-arre koloreko ezkatez apaindua egoten da, zeinak oinarriraino sigi-saga eran jarrita egoten diren. Batzuetan desagertu egiten dira eta horrek sailkapena zailtzen du.
Mamia: txapelekoa zuria da eta hankakoa arrosa-kolorekoa. Fruitu-usain ahula du.
Mikroskopia: espora-jalkina zuria, espora eliptikoa, 7-10,5 x 4-5 μm.
Habitat: uda eta udazkena bitartean hazten da hostozabalez osatutako basoetan, lorategietan eta itsas-ertzeko dunetan.
Jateko balioa: hiltzailea.