Coprinellus disseminatus
Herri izena
- Euskeraz: Urbeltz ugaria
- Gazteleraz: Coprino diseminado
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Coprinellus
- Espeziea: disseminatus
- Egilea: (Pers.) J.E. Lange 1938
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Basidioma: 0,5-1,5 cm-ko Ø-ko txapela, oboidea, gero kanpai formakoa edo ganbila, ildoduna. Kutikula lehorra, lausoduna, arre grisaxka edo okre oso argia.
Orriak: itsaskorrak, hasieran zuriak, gero grisak eta amaieran beltzak, baina ez urberak.
Hanka: zuria, zahiduna; oinean okrekara eta mizelioaren hifa zuriez estalia.
Mamia: oso urria, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak leunak, ernetze porodunak, 7-9,5 x 4-5 µm-koak.
Habitat: arrunta, hostozabalen egur hilean.
Jateko balioa: ez da jangarria.