Lactarius turpis
Herri izena
- Euskeraz: Esneki zikin
- Gazteleraz: Lactario plomizo
Datu zientifikoak
- Klasea: Basidiomycota
- Generoa: Lactarius
- Espeziea: turpis
- Egilea: (Weinm.) Fr. 1838
- Jangarritasuna: Pozoitsua/Venenosa
Deskribapen testua
Basidioma: 7-18 cm-ko Ø-ko txapela, ganbila edo lau-ganbila, zapaldua. Kutikula distiratsua, bereizgarria, oliba-berde koloretik oliba-arrera. Ertz bildua gaztetan.
Orriak: zurixkak isla berdez, gero krema berdexkak oliba-arre koloreko orbanez.
Hanka: motza, txapelaren kolore berekoa edo zurbilagoa.
Mamia: zuri zikina. Latex zuria, lehortzean hori berdexka kolorea hartzen duena. Usain arina eta zapore garratza.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, sarekarak, 6-8 x 5,5-6,5 µm-koak.
Habitat: urria, udan eta udazkenean Betularen azpian.
Jateko balioa: ez da jangarria.