Dialonectria episphaeria
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Dialonectria
- Espeziea: episphaeria
- Egilea: (Tode) Cooke 1884
- Jangarritasuna: Balio gabea/Sin valor
Deskribapen testua
Askoma: fruitu-gorputz hankagabea, substratuari zuzenean itsatsita eta erraz bereizten dena, hasieran eta fresko dagoela globo formakoa edo obala, 0,2-0,4 mm-ko Ø. Kutikula laua eta gorri laranjatua. Lehortzean, goialdeko erdia zapalduta geratzen da, zimiko bat izango balitz bezalaxe.
Mamia: urria, zeharrargia, gorri laranjatua. Usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak epliptikotik fusiformera, hialinoak edo apur bat marroiak zahartzean, erdiko trenkadaren barruan estutuak, meheki garatxodunak, 7-12 x 4-5 µm-koak.
Habitat: oso espezie arrunta urte osoan, baina oso txikia denez ikusten zaila da. Hostozabalen egurrean atera daiteke, baina Pyrenomycetosen parasitoa da batez ere, hala nola Hypoxylon, Quaternaria, Diatrype eta Peroneutyparena.
Jateko balioa: ez da jangarria.