Helvella atra
Herri izena
- Euskeraz:
- Gazteleraz: Helvella negra
Datu zientifikoak
- Klasea: Ascomycota
- Generoa: Helvella
- Espeziea: atra
- Egilea: J. König 1770
- Jangarritasuna: Gordinik pozoitsua/Venenosa en crudo
Deskribapen testua
Askoma: 2-4 cm-ko Ø-ko txapel batek eratua, zela formakoa. Goialdea himenioaren gunea da, gris belzkara edo arre belzkara oso iluna; argiagoa barrualdean.
Hanka: 6-8 x 0,3-0,5 cm-koa, zilindrikoa, laua edo apur bat zahiduna, arre belzkara kolorekoa.
Mamia: hauskorra, usain eta zapore nabarmenik gabea.
Mikroskopia: esporak eliptikoak, leunak, hialinoak, erdian gutula lodi eliptikoa dutenak, 16-19 x 10-12 µm-koak.
Habitat: urria, udaberritik udazkenera ateratzen da lurrean.
Jateko balioa: ez da jangarria. Gordinik janez gero, toxikoa.