Bisita gidatua Larunbeko Doneztebe monasterioa. Larrahe aldarea.
Unciti eta Artaizko erromanikoa, ondare migratua edo desagertutakoa.
Bisita gidatua apirilaren 25ean, larunbata, 10:00etan Untzitiko udaletxean.
Cederna Garalurrek bisita gidatua antolatu du Untzitiko herrian, «Ondare Migratua” proiektuaren barnean. Hauxe da, bere jatorritik desagertu edo deslokalizatu den kultur ondareari balioa ematea du helburu. Doako jardunaldia apirilaren 25ean izango da, larunbata, eta gai horretan adituak diren pertsonen azalpenak emango dituzte.
Hiru ordu eta erdi inguruko iraupena izango du. 10:00etan hasiko da, Untzitiko udaletxeko areto nagusian, inguru horretan desagertutako ondare erromanikoari buruzko proiekzio batekin, eta, ondoren, enklabe adierazgarrietatik barrena jarraituko du, hala nola Artaizko eliza, Errondoko herri hustua eta deslokalizazio edo espoliazio prozesuek eragindako beste tenplu batzuk. Carlos Martínez de Álava artearen historialariak zuzenduko du jarduera, Nafarroako erromanikoan espezializatutako artearen historialariak. Kirol-oinetakoak eramatea gomendatzen da. 13:30ean amaituko da.
Interesa dutunek izena eman dezakete ljamar@cederna.es helbidera idatziz edo https://forms.gle/kWtu9vjtyWkepaaD7 formularioaren bidez.