Etnografia bilduma

Etnografiako argitalpenak

Etnografia /

Abian

Etnografia Sailak hainbat argitalpen bultzatu izan ditu azken urteetan. Gure saileko kideen ikerketak jasotzeko asmoz, edo gai interesgarriak jendeari zabaltzeko helburuarekin mota ezberdinetako argitalpenak egin izan dira. Gaur egun Etnografia Bilduma bultzatu dugu, etnografiako gaiak argitaratzeko bilduma berria.

  • Aranzadi Etnografia Bilduma

Gure lurraldearen inguruko ikerketa etnografikoak biltzeko asmoz osatutako argitalpen seriea da. Liburukien artean, Koldo Artolaren Solstizioen inguruko ospakizunak Nafarroako zenbait hizkeratan emanak edota Miren Egañaren 500 años de presencia vasca en el Atlántico Norte aurki genitzake.

  • Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa

Euskararen dialekto nahiz azpieuskalkien aberastasuna jaso zituen bi liburukitan argitaratutako ikerketa.

  • Orozkoko errotarri-harrobiak

Javier Castro eta Iñaki Garcia Uribe Etnografia Saileko kideek idatzitakoa. Liburu honek 2010. urtean ekindako ikerketaren bilkura osatzen du eta Atlas Meulières nazioarteko proiektuaren parte da. Liburua euskaraz nahiz gaztelaniaz idatzita dago, eta Orozkoko Udalak editatu du, Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntzarekin.

  • Aralar, Kirikuren begirada

Lekunberrin egindako Aralar, Kirikuren begirada erakusketaren harira argitaratu da liburu hau erakusketako testuak, irudiak eta materialak paperean jasotzeko asmoz. Liburu-katalogo hau Michelena Artes Graficas inprentaren bildumako 29garren alea da, eta inprentarekin elkarlanean argitaratu da.