Etnografia erakusketak

Babeslea:

Diputación Foral de Gipuzkoa
Etnografia gizarteratzen

Etnografia / Ondare materiala

Abian

· Luzaide Valcarlos. Erakusketa Zentroa

Luzaideko Udalak sustatu zuen eta Nafarroako Mendialdea 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren laguntza jaso zuen; programa hori FEADERrek (EB) eta Nafarroako Gobernuak finantzatzen dute eta Cederna-Garalurrek kudeatzen du.

Zentroaren helburua, Luzaide/Valcarlosen “Orregako Gatazka” bezala ezagutzen dugun pasarteari buruzko erreferentziazko gune bat sortzea da, honen inguruko ikerketa sustatzeko eta inguruko kultura eskaintza zabaltzeko, turismo kulturala sustatuz. Honela, gai honen inguruko erakusketa txiki bat aurkezten zaigu. Honez gain, espazioak Luzaideko sukaldeari buruzko erakusketa etnografikoaren eta bolant iantzen inguruko erakusketa guneak ere barne hartzen ditu.

Luzaide Valcarlos erakusketa aretoa

· Amaiur Arkeologia Zentroa

2020ko abuztuan irekia, udalerriko kale nagusiko Etxeberria etxeko beheko solairua dago. 150 metro koadroko azalera du eta, horietatik 115 metro erakusketarako dira. Zentroak Amaiurko gazteluari buruzko erakusketa museografiko iraunkorra biltzen du, Aranzadi Zientzia Elkarteak bertako indusketa lanetan topatutako aztarna arkeologikoen nahiz herriaren memoria laburbiltzen duten objektu historikoen bidez.

Webgunea: AMAIUR ARKEOLOGIA ZENTROA

· Aralar, Kirikuren begirada

Lekunberrin Aralar, Kirikuren begirada erakusketa dago ikusgai Astiz-Irujo Fundazioaren Antonea Etxean (Lekunberri). Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak komisariatutako erakusketa da honakoa.

Erakusketa honek Fundazioaren beraren funtsezko helburuak islatzen ditu, hala nola Lekunberriko, Larraun bailarako eta Aralar mendilerroko natura, ingurumena eta kultur ondarea aztertzea, hobetzea eta kontserbatzea. Ingurumena zaintzea eta errespetatzea, eta hori guztia herritarrei zabaltzea da bere funtsa.

Erakusketaren helburu nagusia Aralarren historia bere alderdi guztietatik bisitariei hurbiltzea da. XIX. mendearen amaieratik paisaia, geologia eta biodibertsitatea ikertzeko egiten ziren espedizio aitzindari haietatik hasten da ibilbidea. Ondoren, Aralarko paisaiaren azken 100 urteetako aldaketari buruzko errepasoa egiten da. Paisaiaren erabileraren eta ustiapenaren garrantzia eta ikazkinen, egurgileen, artzainen eta abeltzainen lanetara hurbiltzen da erakusketa. Fermin Leizaolak, Ondare taldeak eta inguruko hainbat partikularrek utzitako material etnografikoak daude ikusgai guzti hau lagunduz.

Kiriku ugatzaren begirada mugarik gabeko begirada da, airetik behatzen duelako Aralarreko mendilerroa. Kiriku Aralarko biodibertsitatearen ikono bihurtu zen ugatza dugu. Ar harrapari hau Arbaiungo arroilan jaio zen eta Aralarren finkatu zen 2011. urtean; aurrerago, 2016an, Muel iritsi zen, inguru horretan finkatu zen ugatz emea, eta 2017an Eder iritsi zen, beste ugatz ar bat. Ez dute ondorengorik lortu oraingoz, baina bere presentzia Aralarren oso pozgarria da. Hori dela eta, Kirikuren begiradatik Aralar mendilerroko etorkizunaz, klima aldaketaz eta iraganeko lanbideez ere hausnartzen du erakusketak.

ARALAR NATURA

Etnografia sailean adituak ditugu zuri laguntzeko

Zalantzak argitu eta zure galderei erantzungo diegu.

Ezagutu taldea