Fermin Leizaola Calvo

Donostia, 1943

Etnografia

Espezialitatea
Ondare eta kultura materiala

Biografia

Etnografia Saileko zuzendaria eta ondare materialean aditua. Eusko Ikaskuntzako eta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko (RSBAP) kidea. 1964tik, garaiei, disko-formako hilarriei, herri-arkitekturari eta kultura materialari buruzko ikerketak egin ditu. Artzaintza-kulturan aditua da, eta duela sei hamarkada baino gehiagotik ikertzen du arlo hau, batez ere Euskal Herrian eta haren inguru mugakideetan, baina baita Europako beste lurralde batzuetan ere. Esparru etnografikoan egiten dituen lanak ikertzaile gazteei arlo horretan ematen dizkien prestakuntza-lanekin uztartu izan ditu beti. Euskalerriko Artzaiak, Cultura pastoril y Cultura agrícola, Notas sobre pastoreo en Gorbea eta Gipuzkoako Artzaiak bezalako lanen egilea da. Euskal gizartean ondarea ikertzeko eta zabaltzeko hainbat proiektu koordinatu ditu, hala nola Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoa (EAEL) eta Zaharkiñak. 2009an I. Ondare Saria jaso zuen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik, ondarearen ikerketan egindako lanagatik. Manuel Lekuona saria jaso zuen 2017an ta Euskalerriko Adiskideen Elkarteko Adiskide Numerarioa da.

Ibilbidea

  • 1958
    Aranzadin sartzea.
  • 1975
    Jose Migel Barandiaran Ikerketa Bekaren irabazlea.
  • 1982-1995
    Euskal Kulturako irakaslea Donostiako Seminario Diozesiarreko Magisteritza Eskolan.
  • 1983-1990
    Euskalerriko Atlas Etnolinguistikoaren koordinatzailea.
  • 1985
    Euskal espedizioa Labradorera.
  • 1989-2004
    Zaharkinak proiektuko koordinatzailea.
  • 2009
    Ondare Saria.
  • 2017
    Manuel Lekuona Saria.
  • 2019
    Aranzadiko Etnografia Laborategia

Erlazionatutako edukia

https://www.noticiasdegipuzkoa.eus/cultura/2023/04/02/inmenso-legado-fermin-leizaola-6636259.html

https://www.eitb.eus/es/radio/radio-euskadi/programas/distrito-euskadi/detalle/9175119/fermin-leizaola-yo-selecciono-piezas-que-verdaderamente-me-van-a-servir/

https://www.diariovasco.com/buruntzaldea/andoain/visita-etnologo-fermin-leizaola-20231013211309-nt.html

https://www.diariovasco.com/culturas/fermin-leizaola-dona-gordailua-objetos-etnograficos-20211030204555-nt.html

https://www.diariovasco.com/alto-deba/onati/charla-sobre-dinamica-20210603220058-ntvo.html

https://www.diariovasco.com/culturas/galardon-leizaola-etnografo-20180323001138-ntvo.html