Garbiketa-jardunaldi berria Oria ibaian

Botanika / Habitaten leheneratze eta kartografian, landareen ex situ kontserbazio-jarduerak eta flora mehatxatuaren jarraipena zein kultiboa

Asteazkena, 2024eko uztailaren 10a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Beasaingo ibai eta erreka degradatuen egoera ekologikoa lehengoratzeko eta hobetzeko asmoz, Beasaingo Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak hondakinak biltzeko jardunaldi berri bat egingo dute asteazkenean. Beasaindarrak ingurumena zaintzearen garrantziaz kontzientziatzen jarraitu nahi du Udalak eta, beraz, herritarren parte-hartzea izango du jarduerak.

Igartza

Jarduera 17:00etan hasiko da, Igartzako Monumentu Multzoko ibai-eremuan. Bertan, Aranzadiko teknikariek ibaietara botatzen den zaborrari buruzko sentsibilizazio hitzaldia emango dute, eta, ondoren, ibaira jaitsiko dira hondakinak biltzera. Zaborra bildu eta pisatuko da, ekimenaren ingurumen-inpaktu positiboa neurtzeko.

Era berean, uztailaren 17an beste jarduera bat egingo da ingurumenaren aldeko proiektu honen esparruan. Oraingoan, landare inbaditzaileen kartografia eguneratu ondoren, parte-hartzaileek eskuz aterako dituzte. Ondoren, erauzitako landare guztiak erreko dira eta hondakin guztiak ezabatuko dira.

Jarduera 17:00etan hasiko da. Partehartzaile taldea Antzizar kiroldegitik Igartzako Monumentu Multzoraino abiatuko da. Ibilbidean zehar, Aranzadiko kideek ibaian dagoen landaredia azalduko dute. Igartzara iritsitakoan, landare inbaditzaileak eskuz aterako dira.