Gau astronomikoa Oiangun

23
iraila
Larunbata

Ordua

18:00

Tokia

Oiangu Parkea (Ordizia)

Edukiera

30 pertsona

Salneurria

Doan

Irailaren 23an, larunbata, Astronomia gaua antolatuko da Oiangun. Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatzen dute 9. urtez.

Herrian arrakasta handiko ekintza da, non haur, gazte eta helduak hurbiltzen diren zeruko eta unibertsoaren inguruko jakinminak asetzera.

Bi saioek osatzen dute astronomia gaua eta egoera meteorologikoak laguntzen ez badu, bi saioak bertan behera geratuko dira.

18.00-19.30- Tailerra: Zerua, aintzinako app-a (Izena eman behar da)

Konstelaziorik garrantzitsuenak ezagutuko ditugu eta espazioan zein denboran orientatzeko zerua erabiliko dugu.

IZENA EMAN

20.30-22.00. Gaueko behaketa. (Ez da beharrezkoa izena ematea)

Astronomia saileko kideek mota ezberdinetako teleskopioak ekarriko dituzte eta horiei esker zeruko elementu ezberdinak ikusi ahal izango ditugu: izarrak eta konstelazioak, Ilargiaren kraterrak, Jupiterren sateliteak, Marte, Saturnoren eraztunak, Andromeda galaxia eta beste zeruko objektu batzuk behatu ahal izango ditugu. Azken hau eguzkiaren argia desagertzearekin batera hasiko da, gaueko 20.30etan hain zuzen ere.

Benetan ekintza bitxia eta interesagarria da eta etortzera gonbidatzen zaituztegu.

Hizkuntza: Euskaraz eta gaztelaniaz

Publikoa: orokorra

Doan, ez da izenik eman behar

Oharra: Eguraldiak laguntzen ez badu bi ekintzak bertan behera geratuko dira.