Gipuzkoako Jasangarritasun diputatuak Aranzadi bisitatu du

Aranzadi

Asteazkena, 2025eko martxoaren 19a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 1 minutu

Joan den asteartean, Jose Ignacio Asensio Jasangarritasun foru diputatuak eta Miriam Oca Ingurumen Administrazioaren zuzendariak Aranzadi Zientzia Elkartearen egoitza bisitatu zuten. Bisitan, sailetako arduradunek beren lana erakutsi eta beren ikerketa-ildoak azaldu ahal izan zituzten. Bisita hau Aranzadik bere egoitzan gordetzen dituen bilduma zientifikoetan zentratu zen: Herbario Aran, mikoteka, bilduma entomologikoa, herpetologikoa eta bere Ondare Bilduma. Gainera, Elkarteko arkeologo, ornitologo eta astronomoek ere une bat izan zuten beren ikerketa zientifikoak partekatzeko.