Ilargi-eklipse partziala gaur goizaldean

Astronomia / Efemeride astronomikoak

Asteazkena, 2024eko irailaren 18a — CEST

— Testua: Aranzadi

Irakurketa: 2 minutu

Goizaldeko 4: 15ak eta 5: 15ak bitartean ilargi-eklipse partzialaz gozatu ahal izan dugu eta horrelako irudi polita utzi digu.

Gainera, hilabete honetan, marea biziak bereziki oso altuak izatea aurreikusten da, gehienez 5 metroko altuerarekin.

Urteko hilabete guztietan gertatzen dira marea bizi horiek, ilberrian edo ilbetean gertatzen direlako. Kasu honetan fenomeno hau biziagoa izango da ilbetea perigeotik igarotzen delako (ilargiaren eta lurraren arteko gutxieneko distantzia) eta, gainera, ekinozioarekin bat datorrelako.

Marea mailarik altuena ostegunean, hilak 19, 18:15ean, izatea espero da.

HURRENGO EKLIPSEAK:

  • Ilargi-eklipse partziala, 2025/03/14 (ostirala)
  • Eguzki-eklipse partziala 2025/03/29 (larunbata)
  • Ilargi eklipse osoa 2025/09/07 (igandea)
  • 2026ko eguzki eklipse handia 2026/08/12 (asteazkena)
Eskarrikasko: Virginia García Pena