Iturrarango Rokaia ezagutu

26
apirila 2025
Larunbata

Ordua

11:00 Eusk 12:00 Cast

Tokia

Iturrarango Parketxea

Salneurria

Doan

Hizlaria: Ana Garcia del Bao - Aranzadiko botanikaria

Urtero bezala Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Sailak hitzaldi bat emango du Landare Berezien Azokaren egitarauaren baitan. Hitzaldian Biodibertsitatearen lorategia edo Rokaia -ra bisita egingo da, eta Euskal Herriko floraren inguruko azalpenak emango dira. Hitzaldia apirilaren 26an izango da eta bi saio egongo dira, 11:00etan euskaraz eta 12:00etan gazteleraz. Egunean bertan Iturrarango Parketxean azaltzearekin nahikoa da, ez da aurretik izenik eman behar.