Joseba Garmendia Altuna

Ordizia, 1979

Botanika

Espezialitatea
Iberiar Penintsulako iparraldeko flora eta landaredia

Biografia

Euskal Herriko Unibertsitatearen eskutik Biologian lizentziaduna da, eta 2003tik ari da lanean Botanika sailean. Bere lan ildoaren ardatza dira Iberiar Penintsulako iparraldeko eta, bereziki, Pirinioen mendebaldeko (EAE, Nafarroa eta Aragoi) flora eta landarediaren ezagutza, ikerketa eta kontserbazioa.

Beste proiektu batzuen artean, parte hartu du EAEko eta Pirinioetako landareen zerrenda gorriak egiten, Nafarroako espezie mehatxatuen katalogoa eguneratzen, eta hainbat landare espezie mehatxaturen eta habitaten monitorizazio eta jarraipen lanetan. Gainera, espezie eta habitat horien kontserbazioa ziurtatzeko, in situ eta ex situ proiektu eta programak garatzen eta koordinatzen aritu da, eta paisaia kulturalen kontserbazioa bermatzeko proiektuak garatu ditu.

2019tik Sociedad Española de Biologia de Conservación de Plantas (SEBiCoP) eta Paisaia European Landscape Foundation (Paisaia ELF) erakundeetako zuzendaritza batzordeetako kide da.