
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentziaduna da. Liburutegien arloan trebatu zen, hiru urtez Gipuzkoako Campuseko ezberdin fakultateetan lan egiteko lankidetza-beka bati esker. 1991tik, Aranzadi Zientzia Elkarteko liburutegiko arduraduna da.
Liburutegiaren kudeaketaz arduratzeaz gain, produkzio bibliografiko-dokumental kontrol teknikoaz eta hedapenaz arduratzen da. Halaber, Munibe Antropologia-Arkeologia eta Munibe Ciencias Naturales Erredakzio Batzordeko kidea da eta, besteak beste, kalitate zientifikoa eta inpaktu faktorea lantzen.