Maialen Arrieta Aseginolaza

Beasain, 1989

Botanika

Espezialitatea
Flora mehatxatuaren kontserbazioa, jarraipen zein kultiboa

Biografia

Biologian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean (2012) Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa masterduna Euskal Herriko Unibertsitatean (2013).

Landareen ex situ kontserbazio-jardueretan eta flora mehatxatuaren jarraipen zein kultiboan espezializatutako Biologoa.

2012. urtetik Aranzadiko Botanika sailean dihardu eta gaur egun Gipuzkoako Landareen Germoplasma Bankua kudeatzeaz arduratzen den talde teknikoko kidea da. 2019-2020 urte bitartean Saileko zuzendaria.

Ibilbidea

  • 2012
    Euskal Herriko Unibertsitatea: Biologian Lizentziatua eta Aranzadiko Botanika saileko langilea eta bazkide aktiboa.
  • 2013
    Euskal Herriko Unibertsitatea: Biodibertsitate, Funtzionamendu eta Ekosistemen Gestioa Masterra.