Mari Azpiroz Murua

Usurbil, 1979

Botanika

Espezialitatea
Habitaten zein espezieen errestaurazioa

Biografia

EHUn Biologian lizentziatua (2004), Aranzadi Zientzia Elkarteko Botanika Saileko ikertzailea da 2009tik. Saileko zuzendari 2011-2013 bitartean.

Bere lan bilakaeran zehar, habitaten zein espezieen kontserbazioa eta errestaurazio lanetan ibili da. Honetaz gain, kostako habitaten eta floraren jarraipenean eta kontserbazioan ere ibilia, baita kostako habitatetan azaltzen den flora inbaditzailearen kontrolarekin erlazionaturiko proiektuetan ere. Hainbat udalerrietako natur-ingurunea aztertzen parte hartu du eta udalerrietako habitaten errestaurazioan ere aritua da.

Ibilbidea

  • 2004
    Biologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea).
  • 2003-2006
    Euskal Herriko Unibertsitatea. Ikerkuntzarako beka.
  • 2005
    Pedagogiarako gaitasun ziurtagiria.
  • 2005
    Aranzadi Zientzia Elkartean Botanika Saileko ikertzailea eta bazkide aktiboa.